154. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Xehetasun azterketa 9. poligonoko 237. lurzatian.
Hasierako onespena

Berako Udaleko Alkateak, 2019ko uztailaren 5ean emandako Ebazpenaren bitartez, Urruña Plaza 1eko (Gain Gotxo) jabeen elkargoak sustatutako 9. poligonoko 237. partzelako (Urruña Plaza, 1) Xehetasun Azterketa, hasiera batez onetsi zuen.

Abenduaren 20ko Hirigintza eta Lurraldearen Antolamenduari buruzko 35/2002 Foru Legeak 74. eta 76. artikuluetan dioenaren arabera, espedientea jendeaurrean izanen da hogei laneguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egongo da, alegazioak aurkeztu ditzaten.

Beran, 2019ko uztailaren 26an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L1910160