154. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Hiri-jarduketarako plan berezia 3. poligonoko 299., 300., 301.
eta 302. lurzatietan. Hasierako onespena

Berako Udaleko Alkateak, 2019ko uztailaren 19an emandako Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen 3. poligonoko 299., 300., 301. eta 302. partzeletan (Plaza Zaharra, 1, 2, 3 eta 4) hiri-jarduketarako plan berezia, Plaza Zaharreko 1, 2, 3 eta 4ko jabeen erkidegoak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeak 49.3, 79.6 eta 74. artikuluetan dioenaren arabera, espedientea jendeaurrean izanen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egongo da udal bulegoetan, alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Beran, 2019ko uztailaren 26an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L1910159