154. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Dirulaguntzen ordenantza orokorra. Hasierako onespena

Berako Udalak, 2019ko maiatzaren 8ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Berako Udalaren Dirulaguntzen Ordenantza Orokorra.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, Ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Beran, 2019ko uztailaren 26an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L1910158