154. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

UE-4.7 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua.
Hasierako onespena

Alkatetzak 2019ko uztailaren 11n emandako ebazpenaren bidez hasiera batean onetsi da “Arroizko Udal Planeko UE-4.7 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua”, María Garnica Ochoak sustatua, udalerri honetako 4. poligonoko 30. eta 31. lurzatien jabeen izenean.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152., 74. eta horiekin bat heldu diren artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, jendaurreko epea zabaltzen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Allon, 2019ko uztailaren 16an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1909569