154. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Alkateordea izendatzea eta eskudantziak eskuordetzea

Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, Allingo Udaleko alkate udalburuak 65. Ebazpena eman du. Hona hemen haren xedapen zatia:

DEKRETATZEN DUT:

Lehena.–Lehen alkateorde izendatzea Marcelino Posada García.

Bigarrena.–Izendatuari dagokio Alkatetza hau bere eskudantzia guztietan ordezkatzea, kanpoan, eri edo bere eginkizunetan aritzeko ezindua dagoenean, edo hutsik gelditzen denean, aldez aurretik eskuordetze espresua eginik, hori posible bada.

Orobat, besterik gabe ordezkatuko nau, bilkuretako aztergairen bati buruz mintzatzerik edo esku hartzerik ez dudanean, Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 76. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena.–Ebazpen hau izendatuari jakinaraztea, kargua onartzen ote duen azal dezan eta aipatu izendapenaren iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarkien taulan sar dezaten.

Laugarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den hurrengo bilkuran. Izendapenak indarra hartuko du ebazpen honen dataren biharamunean.

Amillaon, 2019ko uztailaren 11n.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L1909504