154. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Alkateordeen izendapena

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, alkateak libreki izendatu eta kargutik kenduko ditu alkateordeak, Gobernu Batzordeko kideen artean, eta halakorik ez bada, zinegotzien artean.

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Honako alkateorde hauek izendatzea:

1. Carlos Bonel Soto, lehen alkateordea.

2. Sandra Lorena Arriazu Planillo, bigarren alkateordea.

3. Alberto Sada Gil, hirugarren alkateordea.

Bigarrena.–Izendapenen ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, nahiz eta izendapenek indarra hartuko duten ebazpena sinatu eta biharamunean.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Carlos Bonel Soto, Sandra Lorena Arriazu Planillo eta Alberto Sada Gil zinegotziei, eta horren berri ematea Udalbatzaren Osoko Bilkurari.

Ablitasen, 2019ko uztailaren 3an.–Alkate udalburua, Carmelo Arriazu Serrano.

Iragarkiaren kodea: L1909210