154. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

Jendaurreko informazioa, nodoko solaskide bakarra (Tutera 220 kV) izendatzeari buruzkoa.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eskaera hau jartzen du jendaurrean:

–Espedientearen kodea: SEMSI-IUN_Tutera 220kV.

–Gaia: nodoko solaskide bakarra izendatzea Tutera 220 kV posizioan.

–Jasotako eskaera: Green Capital Power SLU.

–Erreferentziako araudia: Energia elektrikoa energia-iturri berriztagarrien, kogenerazioaren eta hondakinen bidez sortzeko jarduera arautzen duen ekainaren 6ko 413/2014 Errege Dekretuaren XV. eranskina.

Espedientea jendaurrean egonen da Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), interesdunek azter dezaten eta, bidezko bada, idatziz egin ditzaten egoki iruditzen zaizkien alegazioak, iradokizunak eta ohartarazpenak, 20 egun balioduneko epean iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko uztailaren 26an.–Azpiegitura Energetikoen Ataleko burua. Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren ordezkoa (Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 167/2017 Ebazpenaren bidez, 2017ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, abenduaren 18koan), Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F1910130