154. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

159E/2019 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Esteribarko udal-mugartean Zubiri-Eugi bidezidorra egokitzeko proiekturako. Sustatzailea Esteribarko Udala da.

2019ko maiatzaren 13an, goian aipatutako espedienteari dagokion ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu zen Lurralde eta Paisaia Zerbitzuan. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko D) epigrafean sartua dago. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen duenez, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen du ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeari buruz.

Proiektatutako jarduketaren xedea da 7 km-ko bidezidor bat egokitzea Zubiri eta Eugi artean, garai bateko bidezidorren eta lehendik dagoen “Etxarroko erreka” izeneko SL-NA41 toki bidezidorraren trazadura baliatuz. Bidezidorrak bi bariante izanen ditu, bata oinezkoentzat eta bestea txirrindularientzat, eta Kintoan Barna izeneko proiektuaren barruan dago. Bi barianteak Eugitik abiatzen den tartean bereizten dira, izan ere, bizikletentzako bidea errepidetik doa Urtasungo hilerriraino, eta hortik aurrera mendian barna egiten du zati bat, 500 bat metrokoa, oinezkoentzako bidezidorrarekin (Eugitik aurrera mendian barna doa, beste toki batetik) berriz bat egin arte; hortik aurrera bidezidorra bakarra da Zubirin bukatu arte.

Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalak eginiko txostenean adierazi du deskribatutako jarduketak jarduera baimenduak direla Lurraldearen Antolamenduaren Foru Legearen testu bateginaren 110. artikuluan arabera; hortaz, ez dago lurzoru urbanizaezineko jarduera baimendu beharrik. Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalak proiektuaren aldeko txostena eman du.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretua betez, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Esteribarko udal-mugartean Zubiri-Eugi bidezidorra egokitzeko proiekturako. Sustatzailea Esteribarko Udala da.

2. Baimen honek neurri hauek aplikatzeko betebeharra ezartzen du:

–Inguruabarren bat dela-eta sustatzaileak Basozaintzari abisu eman behar badio, mezu elektronikoa bidaliko dio Aezkoa-Kintoko barrutiari (gmaaezkoa@navarra.es). Tel.: 686-502927.

–Lanak egiten ari direla zuhaitzen bat inausi edo kendu behar bada, Ingurune Naturalaren Zerbitzuko Pirinioaldea Kudeatzeko Atalari jakinarazi eta baimena eskatu beharko zaio.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea bukatzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren aurrean, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau igortzea Esteribarko Udalari, Basozaintzari (Aezkoa-Kintoko barrutia) eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko ekainaren 20an.–Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendaria, Carmen Ursúa Sesma.

Iragarkiaren kodea: F1908435