154. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

119/2019 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Arguedasko eta Tuterako udal-mugarteetan goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.

2019ko otsailaren 15ean, Eduardo Ryan Murua jaunak, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU ordezkatuz, aurretiazko administrazio baimena emateko eskatu zuen, baita eraikitzeko administrazio baimena ere eta, zehazki, onura publikoaren deklarazioa ere, instalazio elektriko honetarako:

–Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica SAU.

–Espedientea: SAT10963 (2018-081 ARC/GES2A).

–Instalazioaren kokapena: Arguedas eta Tutera.

–Xedea: inguru horretako horniduraren kalitatea hobetzea.

–Ezaugarri teknikoak: aireko linea elektrikoak, 13,2 kV-ekoak, berritzea, “Valtierra-Arguedas” lineako 00.58 eta 01.07 euskarrien artean eta “Azucarera-Arguedas” lineako 01.07 eta 00.53 euskarrien artean, eroalea aldatzeko (100-AL1/17-ST1A eroalearen 8.552 metro, metalezko 55 euskarri).

–Aurrekontua: 407.565,07 euro.

I. Informazio publikoa.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren eskaera eta instalazioak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza jendaurrean jarri ziren (2019ko martxoaren 21eko Diario de Navarran eta egun bereko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean), eta Arguedaseko eta Tuterako udalei bidali zitzaizkien, jendaurrean jar zitzaten. Horrez gain, espedientea jendaurrean jarri zen Nafarroako Gobernu Irekiaren web atarian.

Ez da alegaziorik jaso.

Espedientean jaso da Arguedasko Udalaren tokiko gobernu batzarraren erabakia, 2019ko martxoaren 25ekoa, zeinean proiektuarekiko adostasuna adierazten baita.

Separata bidali zitzaion Tuterako Udalari, txostena eman zezala eskatuz (2019ko otsailaren 22ko eta martxoaren 26ko ofizioak), eta ez du erantzunik eman.

II. Ukitutako erakundeak eta enpresak.

Separata bidali zitzaion Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, txostena eman zezala eskatuz (2019ko otsailaren 22ko eta martxoaren 29ko ofizioak), eta ez du erantzunik eman.

Zainketa Zerbitzuak, 2019ko martxoaren 5eko agirian (Espedientea: 2019/136514) adierazten du “eskatutako obrei baimena ematen ahal zaiela aipatutako errepideari egiten dion afekzioa dagokionez...”.

Espedientean jaso da Red Eléctrica de España (REE) SAUren txostena (Erref: PELI-L-19-8716), 2019ko otsailaren 25ekoa, zeinean adierazten baita REEk ez duela proiektuaren aurkako eragozpenik.

Espedientean jaso da Iberdrola Distribución Eléctrica, SAUren adostasuna, 2019ko martxoko 15ekoa, ontzat ematen dituena Compañía Logística de Hidrocarburos (CLH), SAk ezarritako baldintza teknikoak.

Adierazitakoarekin bat, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 48/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz (2016ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 1ekoa), eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betez,

EBATZI DUT:

1. Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri administrazio baimena ematea aipatutako instalaziorako.

2. Instalazioari, zehazki, onura publikoaren deklarazioa ematea, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean.

3. Instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, Francisco Javier Juárez Gay industria ingeniariak sinatua, onestea. Hogeita lau hilabete ematen zaizkio obrak gauzatzeko.

4. Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

5. Instalazioak aurkeztutako proiektuari jarraikiz gauzatu beharko dira, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

6. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaerako ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

7. Baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

8. Ebazpen hau igortzea Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzura eta Zainketa Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

10. Ebazpen hau jakinaraztea Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri, Compañía Logística de Hidrocarburos (CLH), SAri, Red Eléctrica de España SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.

11. Ebazpen hau jakinaraztea Arguedasko eta Tuterako udalei eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2019ko ekainaren 21ean.–Meategien Ataleko burua, Fernando Señas Bea. Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren ordezkoa. (Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 167/2017 Ebazpenaren bidez, 2017ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, abenduaren 18koan).

Iragarkiaren kodea: F1908496