154. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARALARKO ELKARTEA

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Aralarko Elkartea, Usadiozko Toki Entitateak, 2019ko uztailaren 5ean egindako Batzar Nagusian, hasiera batean onetsi zuten 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu zuen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra behin betikoz onetsitzat joko da jendaurreko epea iragandakoan.

Dokumentazioa Lakuntzako Udalean dago ikusgai, bulegoko orduetan.

Lakuntzan, 2019ko uztailaren 8an.–Batzarburua, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L1910207