154. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2112/2019 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Aránzazu Ruiz De las Heras De la Hera andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, dietista-nutrizionista lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 18ko 571E/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan dietista-nutrizionista lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2018ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 29koan.

Urriaren 9ko 1809E/2018 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2018ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 17koan.

Azaroaren 6ko 1945E/2018 Ebazpenaren bidez behin betiko zerrenda onetsi zen (2018ko 221. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 15ekoa).

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, 2019ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 31koan, Aránzazu Ruiz De las Heras De la Hera andrea izendatzeko proposamena argitaratu zen, hura izan baitzen dena gainditu eta puntuazio handiena lortu zuen izangaia.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangaiak deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta plaza esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aránzazu Ruiz De las Heras De la Hera andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea dietista-nutrizionista lanpostuan aritzeko, eta plantilla organikoko 71049 zenbakiko plaza esleitzea, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan, eta ezinbesteko kasuak salbu, jabetza hartzen ez badu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza eta Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritza) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea; orobat, adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Foru Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat.

Iruñean, 2019ko uztailaren 24an. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (214/2015 Foru Agindua, irailaren 28koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

Iragarkiaren kodea: F1910132