153. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUGARRAMURDI

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibila egiteko

2019ko uztailaren 28an ezkontza zibila eginen da Herriko Etxean. Ezkontza hori Zugarramurdiko Udaleko zinegotzi Elena Goyeneche Apezteguia andereak eginen du, Alkatetzak eskuordetuta, Kode Zibilaren 51. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 238. artikuluari eta ondokoei dagokienez ezarritakoarekin bat.

Zugarramurdiko Udaleko alkate udalburuak, uztailaren 25ean emandako 12/2019 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi du:

1. Udal honetako María Elena Apezteguia Goyeneche zinegotzia eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

2. Baimena ematea ezkontza zibil hori Herriko Etxean egiteko, 2019ko uztailaren 28an.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

Zugarramurdin, 2019ko uztailaren 25ean.–Alkatea, Evaristo Mentaberri Mihura.

Iragarkiaren kodea: L1910125