153. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

Egoitza elektronikoaren sorkuntza

73/2019 Ebazpenaren bidez, Zubietako Udaleko Alkateak hurrengoa ebatzi du:

1.–Zubietako Udaleko egoitza elektronikoa sortzea, https://sedeelectronica.zubieta.eus helbide elektronikoan. Internet domeinua Zubietako Udalaren jabetzakoa da eta Udala da bere buru.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3.–Egoitza elektronikoaren indarrean jartzea, Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik aurrerakoa izanen da.

4.–Ebazpen honen berri Zubietako Udaleko Bilkurari ematea eta egoitza elektronikoan argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera.

5.–Egoitza elektronikoaren zuzendaritza eta koordinazio eginkizunak Zubietako Udaleko Idazkaritza Orokorraren esku uztea.

Zubietan, 2019ko uztailaren 26an.–Alkatea, Ernesto Domínguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L1910126