153. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Obra finantzatzeko kontribuzio bereziak aplikatzeko txostena. Hasierako onespena

Aparteko Bilkurak, 2019ko uztailaren 26an, hasiera batez onetsi zuen kontribuzio bereziak aplikatzeko espedientea, “Horniduraren, saneamenduaren eta euri uren sareak Sunbillako Ramón Latasa kalean”.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da interesdunek espedientea aztertu ahalko dutela, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun baliodunean. Horretarako, udal bulegoetan egonen da aztergai, erreklamazio, kexa edo ohar idatziak egin daitezen.

Orobat, aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunen Arauei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 119.2 artikuluan xedatuari jarraituz, obrek ukitutako jabe edo titularrek zergadunen elkarte administratiboak eratzen ahal dituztela kontribuzio bereziak agintzen dituen erabakia jendaurrean dagoen bitartean, Udalak erabaki duen obran parte har dezaten laguntza emanez.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta gainerako bidezko ondorio guztietarako, eta jakinarazten da jendaurreko epea igaro ondoren inork ez badu alegaziorik, kexarik edo oharrik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.

Sunbillan, 2019ko uztailaren 26an.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L1910119