153. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Informazio publikoa, El Campillo industrialdea handitzeagatik eragindako nahitaezko desjabetzeagatik ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

Ekainaren 11ko 116E/2019 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi da aldaketa Martzillako Udal Planeko determinazio egituratzaileetan, El Campillo industrialdea handitzea xede duena; araudia ekainaren 21eko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Aldaketa horretan lurzoru urbanizagarriko sektore bat mugatzen da, desjabetze sistemak betearaziko duen antolamendu xehatua dela medio, Excal SA enpresa onuradun izendatuz. Aldaketa udalak sustatu arren, enpresa horren instalazioak handitzea du helburu, udal interesekoa izateaz gain foru interesekoa baita.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 81. artikuluak ezartzen duen moduan, desjabetze sistemak egin beharreko hirigintza planen onespenak eta exekuzio unitateen mugaketak berekin dakar obren onura publikoaren deklarazioa eta lursailak okupatu beharra.

Aurrekoa gorabehera, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 15.etik 21.era bitarteko artikuluetan eta horiekin bat heldu diren Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Erreglamenduaren artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, desjabetu behar diren ondasun eta eskubideen banan-banako zerrenda egin behar da, unitatearen barneko finka guztiak ez baitira kontuan hartuko, finka gehienak desjabetzearen onuradunaren jabetzakoak dira eta. Aldi berean, okupazioa presakoa dela deklaratuko da, Excal SAk, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, industrialdearen handitzerako proposatutako egutegia dela eta.

Ondorioz, Martzillako Udalak egin osoko bilkuran

ERABAKI DU:

Lehena.–Berrestea desjabetzearen zilegitasuna eta ekainaren 11ko 116E/2019 Foru Aginduak behin betiko onetsitako planteamenduaren aldaketan bildutako erabilera publikoaren eta interes sozialaren deklarazioa.

Bigarrena.–Berrestea Excal SA desjabetzearen onuradun izendatzea.

Hirugarrena.–Hasiera batean onestea eta 15 eguneko epean argitara ematea ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda, interesdunei jakinarazita eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta hedadura handiena duten egunkarietako batean argitaratuz.

Laugarrena.–Nafarroako Gobernuari presako deklarazioa eskatzea, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda

HELBIDEA EDO PARAJEA

ERREGISTROAK

(m²)

KATASTROKO ERREFERENTZIA

LUR MOTA

Poligonoa

Lurzatia

El Campillo

3.758,10

6

156

Ureztatzeko alorra

El Campillo

4.457,69

6

62

Larreak

Martzilla

1.718,77

6

7A

Ureztatzeko alorra

Martzilla

107,82

6

7B

Larreak

Interesdunei entzuteko tramitea zuzenean jakinaraztea ezinezkoa gertatzen bada, iragarki hau argitaratzeak jakinarazpen gisa balioko du.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Martzillan, 2019ko uztailaren 16an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1909952