153. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

97/2019 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, “Agoitz-Nagore” 20 kV-eko aireko linea elektrikoa berritzea, horren ordez jarriz “Orotz-Betelu – Aribe” 20 eta 66 kV-eko aireko linea elektrikoa, zirkuitu bikoitzekoa, egiteko proiektuari dagozkion okupazio aurreko aktak egiteko deitzen duena.

Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 3ko 99/2019 Ebazpenaren bidez honako proiektu hau onetsi zen: “Agoitz-Nagore” 20 kV-eko aireko linea elektrikoa berritzea, horren ordez jartzeko “Orotz-Betelu – Aribe” 20 eta 66 kV-eko aireko linea elektrikoa, zirkuitu bikoitzekoa. Halaber, instalazioa baimendu zen, eta haren onura publikoa onartu.

Onura publikoaren deklarazioak berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Orotz-Betelu, Aribe eta Garaioako alkateei edo haiek eskuordetzen duten zinegotziari dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen Orotz-Betelu, Aribe eta Garaioako udaletxeetan, 2019ko irailaren 25ean.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan, eta Orotz-Betelu, Aribe eta Garaioako udaletxeetako iragarki-taulan.

Iruñean, 2019ko uztailaren 5ean.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1909420