153. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko uztailaren 24an hartua, zeinaren bidez onesten baita Elo, Legarda, Tebas-Muru Artederreta, Odieta, Uterga, Muruzabal eta Ultzamako udalerriak Iruñerriko Taxi Zerbitzu Bateratuaren Lurralde Eremuan sartzea.

Urriaren 30eko 21/2018 Foru Legearen lehen xedapen iragankorrak honakoa ezartzen du hitzez hitz (foru lege horren bidez aldatu zen Taxiei buruzko uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legea):

“1. Iruñerriko Mankomunitatearen barruan egonda ere, uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legearen xedapen gehigarri bakarraren 1. apartatuan sartu ez ziren udalek hiru hilabeteko epea izanen dute eskualde horretako baterako zerbitzurako eremuan sartzeko, foru lege honek indarra hartzen duen egunetik kontatzen hasita. Horretarako, nahikoa izanen da interesa duen udalaren osoko bilkuraren erabakia, zeina, 48. artikuluan ezarritako baldintzak betez gero, Mankomunitateak berretsi eta Nafarroako Gobernuari igorriko baitio, udal hori baterako eremuan sartzea onar dezan. Kasu horretan, ez da beharrezkoa izanen Nafarroako Taxi Kontseiluaren txostena, xedapen gehigarri bakarraren 6. apartatuan ezarrita dagoena. Epe hori agortzen bada eremuan sartzeko eskaerarik egin gabe, hortik aurrerako eskaeretan xedapen gehigarri bakar haren 6. apartatuan ezarritako prozedurari jarraikiko zaio.

Xedapen gehigarri bakar horren 6. apartatuan xedatutakoaren arabera, taxi zerbitzuaren ondorioetarako eta xedapen iragankor hau aplikatuz Iruñerriko Mankomunitatean sartzen diren udalerrietako lizentziak eskualdaezinak izanen dira eta berez iraungiko dira titularrak uko egin, erretiroa hartu edo hilez gero, baita taxi lanetan aritzeko ezintasun iraunkorreko deklarazioa egiten den kasuetan ere.

2. Foru lege honen 50. artikuluan adierazitako eskumenak Iruñerriko Mankomunitatea ez den beste udalez gaindiko entitate batek edo batzuek berenganatzen badituzte, Baterako Zerbitzurako Lurralde Eremuak entitate horien lurralde esparruetara egokitu beharko dira.

3. Xedapen iragankor honetan ezarritakoaren arabera, eremuan sartzen den udalerri bateko taxi lizentzia baten titular diren pertsona fisikoek taxi gidari profesionalaren baimena ofizioz lortuko dute, baldin eta baterako zerbitzurako lurralde eremu bakoitzean eskumena duen toki entitateak baimen hori edukitzea eskatzen baldin badu, eta, betiere, dagokion udalerria eremu horretan sartzen bada”.

Elo, Legarda, Tebas-Muru Artederreta, Odieta, Uterga, Muruzabal eta Ultzamako udalek 2018ko abenduaren 12an, 2019ko urtarrilaren 15ean, 2019ko urtarrilaren 24an, 2019ko urtarrilaren 28an, 2019ko otsailaren 4an, 2019ko otsailaren 5ean eta 2019ko otsailaren 7an, hurrenez hurren, egindako osoko bilkuretan, udalek erabaki zuten Iruñerriko Mankomunitateari eskatzea udalerri horiek sar zitezela Iruñerriko Taxi Zerbitzu Bateratuaren Eremuan, urriaren 30eko 21/2018 Foru Legearen xedapen iragankor bakarrean xedatuarekin bat (foru lege horren bidez aldatu zen Taxiei buruzko uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legea).

Bestalde, 2019ko apirilaren 9an egindako bilkuran, Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Orokorrak erabaki zuen aldeko txostena ematea aipatu udalerriak Iruñerriko Mankomunitatean sar zitezen taxiaren zerbitzuari zegokionez; izan ere, udalerri horiek Taxiei buruzko Foru Legeak eskatzen dituen baldintza guztiak betetzen dituzte Iruñerriko Mankomunitatean sartzeko. Halaber, batzar horretan erabaki zen espedientea jendaurrean jartzea 15 egun balioduneko epean.

Epe hori alegaziorik aurkeztu gabe igarota, Iruñerriko Mankomunitateko buruaren 2019ko ekainaren 21eko ebazpenen bidez, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Departamentuari eskatu zitzaion aipatu udalerriak sar zitzala Iruñerriko Taxi Zerbitzu Bateratuaren Lurralde Eremuan.

Garapen Ekonomikorako Departamentuko Garraio Zerbitzuak aditzera eman duenez, bete da urriaren 30eko 21/2018 Foru Legearen xedapen iragankor bakarrean ezarritako prozedura (foru lege horren bidez aldatu zen Taxiei buruzko uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legea). Horrenbestez, bidezkoa da Elo, Legarda, Tebas-Muru Artederreta, Odieta, Uterga, Muruzabal eta Ultzamako udalerriak Iruñerriko Taxi Zerbitzu Bateratuaren Lurralde Eremuan sartzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomikorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Eloko, Legardako, Tebas-Muru Artederretako, Odietako, Utergako, Muruzabalgo eta Ultzamako udalerriak Iruñerriko Taxi Zerbitzu Bateratuaren Lurralde Eremuan sar daitezela onestea, aipatu urriaren 30eko 21/2018 Foru Legearen xedapen iragankor bakarrean xedatuarekin bat (foru lege horren bidez aldatu zen Taxiei buruzko uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legea).

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Argitaratzen den egunetik beretik izanen ditu ondorioak.

3. Erabaki hau Eloko, Legardako, Tebas-Muru Artederretako, Odietako, Utergako, Muruzabalgo eta Ultzamako udalei eta Iruñerriko Mankomunitateari jakinaraztea.

4. Adieraztea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta horren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal da, bi hilabeteko epean.

Erabaki hau argitaratu edo jakinarazi, zein den kasua, eta biharamunetik hasita zenbatuko dira epeak.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2019ko uztailaren 24an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1910000