153. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

455/2019 EBAZPENA, uztailaren 25ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez onesten da nekazaritzako elikagaien industriako inbertsioetarako laguntzen 2019ko deialdia. DDBN identifikazioa: 468136.

Nekazaritzako elikagaien industria zutabe sendoa da Batasuneko landa ekonomiaren oinarrian. Landa ingurunean errotuen dagoen sektore industriala da, lehen sektorearen mugiarazlea eta nekazaritzako produktuen balio erantsia handitzea laguntzen du. Nekazaritzako enpresen garapenari ematen zaion bulkadak bideraturik egon behar du landa eremuetan enplegua sustatzera eta kalitatezko lanpostuak sortzera, daudenak mantentzera eta enpleguaren sasoiko gorabeherak murriztera. Gainera, sektore hau etengabeko modernizatze prozesuan dago, eta horri esker lehiakorragoa da, gero eta zorrotzagoa den ingurune ekonomikoan.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduak, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidezko landa garapeneko laguntzei buruzkoak, 17. artikuluan aurreikusten du “Inbertsioak aktibo fisikoetan” izeneko neurria. Hark, halaber, 3 azpineurri ditu, eta hau da horietako bat: “Nekazaritzako produktuak (Tratatuko I. eranskinean jasotakoak edo kotoizkoak, eta arrantzako produktuak salbuesten dira) eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko inbertsio materialak eta immaterialak egiteko laguntza”.

Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 aldiko programak azpineurri hori jasotzen du (4.2 kodea).

Nafarroako Gobernuak 2019ko apirilaren 17an hartutako Erabakiaren bidez, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiari baimena eman zitzaion urte anitzeko gastu-konpromisoa hartzeko, deialdi hau ebatz dezan.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nekazaritzako elikagaien industriako inbertsioetarako laguntzen 2019ko deialdia onestea.

2. Laguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Eranskinean ageri dira.

3. 10.042.350,00 euroko gasturako baimena ematea, 2020ko aurrekontuen partidaren kargura, oraingo gastuen aurrekontuko partida honen parekoa baita: 810007 81210 7701 413102 partida, “Nekazaritza industrializatu eta merkaturatzeko inbertsioetarako dirulaguntzak LGP-LGENF” izenekoa. Hori guztia, aurrekontuan krediturik bada.

4. Ebazpena eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea deialdiak ez duela ondoriorik sortuko harik eta bere laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu arte.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2019ko uztailaren 25ean.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

OINARRI ARAUTZAILEAK

1. oinarria.–Xedea.

Laguntza hauen helburua da nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko inbertsioak sustatzea, Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektorearen lehiakortasuna hobetzeko.

Laguntza hauek Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 aldiko programan (LGP) jasota daude, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2013ko abenduaren 17an eman zuten 1305/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoarekin bat. Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez landa garapena laguntzeari buruzkoa zen erregelamendu hura.

2. oinarria.–Definizioak.

Deialdi honen ondorioetarako, honako definizio hauek hartuko dira kontuan:

1. “Nekazaritzako produktuak”: Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean agertzen direnak, salbu arrantzako produktuak eta akuikulturakoak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1379/2013 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean zerrendatutakoak.

2. “Nekazaritzako produktuak eraldatzea”: nekazaritzako produktu batean egiten den eragiketa, horren emaitza ere nekazaritzako produktua duena. Salbuesten dira lehenbiziko salmentarako ustiategian egiten diren jarduketak, beharrezkoak direnak animalia edo landare produktu bat prestatzeko.

3. “Enpresa txiki eta ertainak (ETE)”: laguntzak eskatzeko unean mikroenpresen, enpresa txikien eta enpresa ertainen definizioari buruz Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioan xedatutako irizpideak betetzen dituztenak izanen dira. Aipatu irizpideak betetzen ez dituzten enpresak “enpresa handitzat” hartuko dira.

4. “Elkarteak”: Nafarroako Kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legearen 65 a) artikuluan definitutako landako nekazaritzako kooperatibak eta bigarren mailako kooperatibak, kooperatiba-taldeak eta entitate zibilak eta merkataritzakoak, baldin beren kapitalaren %50 gutxienez sozietate kooperatibena bada.

5. “Lehentasunezko elkarteak (LE)”: honako baldintza hauek betetzen dituzten elkarteak izanen dira:

a) Lehentasunezko elkartetzat hartutako elkarteak, aplikaturik Nekazaritzako elikagaien arloko kooperatibak eta beste elkarte batzuk sustatzeko abuztuaren 2ko 13/2013 Legean xedatutakoa.

b) Aurreko letrarekin bat lehentasunezkotzat onartutako elkarte batean sartutako elkarteak.

6. “Kalitatezko ekoizpeneko enpresak”: honako baldintza hauetakoren bat betetzen duten enpresak:

a) Artisautza-enpresak eta jatorrizko deiturarekin edo adierazpen geografiko babestuekin babesturik dauden produktuak edo produktu ekologikoak ekoizten dituztenak, baldin ekoizpenak fakturazioaren %50 gainditzen badu itxitako azken ekitaldian.

b) Kalitatea kudeatzeko edo elikagaien segurtasuna ziurtatzeko nazioartean aitortutako sistemak dituzten enpresak (ISO familiak, IFS, BRC GlobalGAP eta baliokideak).

7. “Elkarte integratuak (EI)”: honako irizpide hauetakoren bat betetzen dutenak:

–Kooperatiben integrazio prozesuak egin badituzte, bat-egitearen edo xurgatzearen bidez, 2010eko urtarrilaren 1etik 2018ko urtarrilaren 1era bitartean.

–Kooperatiben integrazio prozesuak egin badituzte, kooperatiben arteko hitzarmenen bidez, 2010eko urtarrilaren 1etik 2018ko urtarrilaren 1era bitartean.

–Bigarren graduko edo gehiagoko kooperatibak izatea edo, kooperatiben integrazio prozesuak egin badituzte 2010eko urtarrilaren 1a baino lehen, 10 milioi eurotik gorako fakturazioa izatea azkeneko ekitaldi ekonomikoan.

–Lehentasunezko elkartetzat aitortua izatea, edo LE batean sartuta egotea, aplikaturik Nekazaritzako elikagaien arloko kooperatibak eta beste elkarte batzuk sustatzeko abuztuaren 2ko 13/2013 Legean xedatutakoa.

8. “Kooperatiben integrazio prozesu batean dauden elkarteak (KIPE)”: honako irizpide hauetakoren bat betetzen dutenak:

–Kooperatiben integrazio prozesu bat hasia badute, bat-egitearen edo xurgatzearen bidez, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera.

–Kooperatiben integrazio prozesu bat hasia badute, kooperatiben arteko hitzarmenen bidez, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera.

9. “Ekoizpen instalazio berriak”:

a) Nafarroan berria den enpresa batek egindako hasierako inbertsioak: laguntza eskatutako unean Nafarroan ez zegoen enpresa batek ekoizpen instalazio berri bat abiarazteko inbertsioak, une horretan Nafarroan jadanik zegoen enpresa bati loturik ez badago (Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioaren definizioa aplikatuta).

b) Nafarroan kokatutako enpresen ekoizpen instalazio berriak: laguntza eskatutako unean Nafarroan zegoen enpresa batek edo horri lotutako enpresa batek (Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioaren definizioa aplikatuta) egindako inbertsioak, instalazioak kokatzen ez badira laguntzen eskatzailearen edo horri lotutako enpresen inbertsioak zeuden tokian.

Kokaleku desberdintzat jotzeko, lantegiaren zerbitzu eta ekoizpen jarduera guztien funtzionamendu autonomoa bermatu beharko da, beharrezkoa izan gabe aldez aurretik dauden eraikinak konektatzea edo partekatzea azpiegiturekin eta ekoizpen instalazioekin edo instalazio lagungarriekin, telekomunikazioetakoak izan ezik.

10. “Industria instalazio berriak azpiegitura partekatuko industrialdeetan”: industrialdeetan ezarritako enpresa instalazio berriak, baldin eta industrialde horiek lurruna, gasa eta argindarra oinarri dituen trigenerazioa eskaintzen badute, bai eta hondakinen kudeaketa eta/edo uren arazketa bateratua ere.

11. “ONN”: ogibide nagusia nekazaritza dutenak edo zuzendaritza kontseiluko kideen erdiek baino gehiagok izaera hori duten elkarteak, betiere nekazari horiek kasuko entitatearen kapital sozialaren %50 baino gehiago baldin badute.

12. “Kapitalizazio ertaineko enpresak (Midcap)”: ETEak ez diren (3. ataleko definizioaren arabera) eta 3.000 langile baino gutxiago dituzten enpresak.

3. oinarria.–Onuradunak.

1. Laguntza hauen onuradunak izaten ahalko dira hurrengo baldintzak betetzen dituzten enpresak (pertsona fisiko edo juridikoak) eta nortasun juridikorik gabeko entitateak:

a) Diruz lagundu beharreko jarduera Nafarroan egitea.

b) Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean agertzen diren nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko jardueraren bat egitea. Salbuespena dira arrantzaren eta ardoaren sektoretako enpresak, baita beren emaitza den produktua I. eranskinean jasota ez dutenak ere.

c) Nafarroako Industria Erregistroan inskribaturik egotea, hala badagokio, Nafarroako Industria Erregistroa sortu zuen Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren apirilaren 30eko 152/2013 Foru Aginduaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera.

d) Betetzeke dagoen berreskuratze agindu baten mende ez egotea, Batzordeak laguntza legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina deklaratzea erabaki ondoren.

e) Ingurumen arloko arrazoiengatik zehapenik jaso ez izana. Eta, hala bada, enpresak zehapenean aurreikusitako neurri zuzentzaileak abiaraziak izatea.

f) Ebazpen irmo baten bidez zehapenik jaso ez izana, laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan falta oso astun bat edo bi falta astun baino gehiago egiteagatik, deialdia argitaratu aurreko bi urteetan.

g) Administrazio ebazpen irmoz edo kondena-epai irmoz zehapena edo zigorra jaso ez izana sexu- edo genero-bazterketatzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik.

h) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluak onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretako batean ere ez egotea. Eskabidearen inprimakian ageri den erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatzen behar da hori.

Dirulaguntza eskaera aurkeztearekin batera eskatzaileak baimena ematen dio dirulaguntzak ematen dituen organoari zuzenean lor dezan zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela adierazten duen egiaztapena, ziurtagiri telematikoen bidez. Beraz, kasu horretan, eskatzaileak ez ditu egiaztagiri horiek aurkeztu beharko. Dena dela, eskatzaileak berariaz uko egiten ahal dio baimen hori emateari, eta, kasu horretan, aipatutako betebeharretan egunean dagoela adierazten duten ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

2. Nortasun juridikorik ez duten eskatzaileek ordezkari bat edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute, onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko adina ahalmen dituena.

Kasu horietan, berariaz adieraziko dira dirulaguntzaren eskaeran zer konpromiso hartzen dituen bere gain batasuneko kide bakoitzak gauzatzeko. Halaber, laguntza ematen duen ebazpenean kide bakoitzak aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko da. Kideok ere onuraduntzat joko dira.

3. Erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatuko da 1. atalean eskatutako baldintzak betetzen direla, eta laguntzak eskatzeko unean aurkeztuko da.

4. Unibertsitate publikoak, erakunde autonomoak eta sozietate eta fundazio publikoak ezin dira laguntza hauen onuradun izan.

4. oinarria.–Inbertsio proiektuen betebeharrak.

1. Aktibo material edo immaterialetan inbertsioak egiteko proiektuak diruz lagungarriak izan daitezen, helburu hauek izan behar dituzte:

a) Eraldaketan eta merkaturatzean hobekuntzak egitea.

b) Produktuaren balio erantsia handitzea.

c) Kalitatea hobetzea.

d) Ekoizpen ahalmena handitzea.

e) Efizientzia, energian eta inputen erabileran.

f) Enplegua sustatzea.

g) Jardueren dibertsifikazioa.

h) Ingurumena babestea.

i) Laneko segurtasuna.

j) Establezimendu berri bat sortzea.

k) Lehendik dagoen establezimendu bat handitzea.

2. Proiektuak laguntza eskatzen den egunetik 2020ko ekainaren 30era bitarte gauzatu beharko dira. Horrenbestez, gastu diruz lagungarriek aldi horretan entregatu, fakturatu eta ordainduak izan behar dute.

Hori egiaztatzeko, Enpresa Sustapenaren Zerbitzuko langileek eskatzailearen instalazioak bisitatuko dituzte. Inbertsioak ez direla hasi edo egin egiaztatuko dute eta bisitaren akta eginen dute.

3. Dirulaguntza jaso ahal izateko, proiektuak honako aurrekontu hau izanen du gutxienez, ekoizpen instalazioko langile kopuruaren arabera (2018ko batez besteko plantilla):

LANGILE KOPURUA

GUTXIENEKO AURREKONTUA

10 baino gutxiago

15.000 euro

10 eta 49 artean

50.000 euro

50 eta 249 artean

100.000 euro

250 edo gehiago

300.000 euro

4. Enpresak Nafarroan duen ekoizpen instalazio bakoitzeko inbertsio proiektu bakarrak jaso dezake dirulaguntza.

5. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.

1. Honako baldintza hauek betetzen dituzten inbertsio proiektuen gastuak dira diruz lagungarriak:

a) Honako xede hauek dituztenak:

1. Ondasun higiezinak eraiki, eskuratu edo hobetzea. Partida honetan sartuko dira:

–Eraikinaren obra zibila, saneamenduko eta iturgintzako instalazioak barne, baita kalitate-kontrolaren eta hondakinen kudeaketaren kostuak ere.

–Kanpoko urbanizazioaren obra zibila, barne daudela bideak, hesiak, aparkatzeko eremuak eta abar.

–Instalazio berezien obra zibila, esaterako hotz-ganberen itxiturak, siloak, araztegiak, makineria eta ekipamenduak instalatzeko oinarriak, suteen kontra babesteko instalazioak eta industriako erabilerarako putzuak eta ur-harguneak.

–Segurtasuna eta osasuna.

–Jarduera-lizentziak, obra-lizentziak eta irekitzeko lizentziak.

2. Makineria eta ekipamendu berriak erostea edo errentamendu finantzarioan hartzea, erosteko aukerarekin, produktuak duen merkatuko balioa edo gutxiago ordainduta. Partida honetan sartuko dira:

–Makineria eta bestelako ekipamendu-ondasunak (informatikako ekipamenduak barne) eta ekoizpen instalazio berariazkoak, baita berokuntzako, aire girotuko, aire konprimituko eta autokontsumorako eguzki-paneletako instalazioak ere. Halaber, elektrizitate eta/edo gas hornidurak instalatzeko eta horien harguneak ezartzeko beharrezkoak diren kostuen gastuak ere sartzen dira, harguneen titulartasuna azken finean norena den kontuan hartu gabe.

–Segurtasuna eta osasuna, inbertsioak ez badu obra zibila gauzatzea ekartzen.

3. Honako aktibo ukiezinetan inbertsioak egitea: programa informatikoak eskuratzea edo garatzea, eta patenteak, lizentziak eta egile-eskubideak eta marka erregistratuak eskuratzea.

4. Goian aipatu 1. eta 2. helburuekin lotutako bestelako gastuak, esaterako arkitektura eta ingeniaritza enpresen zerbitzu-sariak, horien gastuen %10 gehienez. Partida honetan sartuko dira:

–Proiektua prestatzeagatik eta obra zuzentzeagatik ordaindu beharreko zerbitzu-sariak.

–Tasazioko zerbitzu-sariak.

–Aholkularitza teknikoko zerbitzu-sariak.

–Ikerketa geodesikoetako gastuak.

Ez da diruz lagunduko ingeniaritza zibila, ezta laguntza eskaeraren tramitazioarekin eta kudeaketarekin lotutako aholkularitza lanik ere, edozein motatakoak izanda ere.

b) Nafarroan kokatutako ekoizpen instalazioetan egiten direnak, 4.1 oinarrian zehaztutako helburuetako bat lortzeko zuzenean laguntzen baldin badute.

c) Laguntza eskaera egin den egunetik 12. oinarrian jasotako justifikatzeko epearen amaierara bitartean egiten direnak. Ondorio horietarako, egindako gastutzat hartuko da bi data horien artean entregatu, fakturatu eta ordaindu dena.

Baldintza hori bete beharretik salbuesten dira 4. puntuko a) letrako gastuak. Horiek 2018ko urriaren 1aren ondokoak izan daitezke.

d) Enpresaren ibilgetuan aktibatzen direnak, proiektua identifikatzen duten kontu espezifikoetan.

2. Kasu guztietan, gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa edozein izanda ere, onuradunak ziurtatu behar du efizientzia eta ekonomia irizpideak hartu dituela kontuan enpresa hornitzailea hautatzean. Horretarako, “Enpresa hornitzailea hautatzeko justifikazioa” izeneko inprimakia aurkeztu behar du 12. oinarrian arautzen den justifikazioa egiten duenean, baita, gutxienez, hiru eskaintza ere, aipatu oinarrian ezarritako salbuespen kasuetako bat ez bada.

Eskaintzek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) 2018ko ekainaren 1etik ondoko datakoak izatea.

b) Eskaintzak alderagarriak izatea (eskatzaileak aski informazio eman behar du organo kudeatzaileak alderaketa egin ahal izateko).

c) Eskaintza garestienaren prezioa merkeenarena baino bi aldiz handiagoa denean, justifikatu behar da zergatik ez dauden prezio antzekoak dituzten eskaintza gehiago.

d) Eskaintzarik merkeena lagunduko da diruz, ez bada efizientzia tekniko eta ekonomikoaren arrazoiek justifikatzen dutela beste bat aukeratzea.

e) Hiru eskaintza baino gutxiago aurkeztuz gero, onuradunak txosten tekniko-ekonomikoa aurkeztu behar du hiru eskaintza ez aurkezteko arrazoiak eta eskaintzaren balioa merkatuko balioa dela justifikatzeko.

f) Inbertsio-elementuaren balioa 1.000.000 euro baino handiagoa denean eta eskaintza bakarra aurkezten denean, peritu-tasazio independentea aurkeztu beharko da.

g) Eskaintza faltsurik aurkeztuz gero, emandako laguntza guztiak galduko dira eta hasiera emanen zaie dagozkion legezko ekintzei.

Kasu hauetan onuradunak ez ditu hiru eskaintza aurkeztu behar (aipatutako inprimakian behar bezala justifikatu beharko du):

1.–Justifikatzen duenean ezen, merkatuaren edo aktiboaren ezaugarrien berezitasunak direla eta, merkatuan ez dagoela behar adina entitate hornidura hori egiteko enpresak eskatzen dituen baldintzetan.

2.–Enpresan instalatutako beste aktibo batzuekin kontroleko software bidez elkar lotutako aktiboak badira, eta frogatzen bada aktibo horiek batera izatearen ondorioz eragiketa-kostuak nabarmenki murrizten direla.

3.–Aktiboa aukeratutako hornitzailearekin aurretik izandako proiektu, garapen edo lankidetza baten ondorioa denean.

3. Errentamendu finantzarioaren bidez aktiboak eskuratzea diruz lagundu daiteke baldin eta eragiketa oinarri honen 1 ataleko c) letran adierazitako aldian egiten bada, eta enpresak konpromisoa hartzen badu ondasuna erosteko aukera gauzatzeko, eragiketaren BEZa aldez aurretik ordaintzea ekarriko duena.

Ordainketa horretatik diruz lagundutako proiektua justifikatu arte ordaindu diren kuotek bakarrik jaso dezakete dirulaguntza. Eta ez dute dirulaguntzarik jasotzen ahal eragiketarekin lotutako gastuak, esaterako errentatzailearen marjinak, interesak, gastu orokorrak eta aseguruen gastuak.

4. Honako gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) 2.500 eurotik beherako zerga-oinarria duten inbertsio proiektuaren elementuak.

b) Lurrak, urbanizatuta ez dauden lurren urbanizazio obrak (hau da, deialdi honen ondorioetarako, bide eta saneamendu sarerik eta energia eta ur hornidurarako sarerik ez duten horietan egitekoak) eta horiek eskuratzearekin loturiko gastuak (notarioa, zergak eta antzekoak).

c) Luxuzko gastuak.

d) Laguntzak kudeatzen dituen organoaren iritziz neurriz kanpokoak direnak, proiektuaren helburua kontuan hartuta.

e) Aipatu 4.1 oinarrian ezarritako helburuetako batekin edota ekoizpen eta/edo merkaturatze prozesuarekin lotura zuzenik ez dutenak.

f) Enpresako langileek ibilgeturako egindako lanak.

g) Eskaeraren eguna baino lehenagoko fakturak edo ordainketa aurreratuak dituzten aktiboak, salbu eta 1. atalaren a) letrako 4. puntuko gastuak.

h) Eratzeko eta lehenbiziko aldiz ezartzeko gastuak.

i) Hauetarako inbertsioak: aktiboak birjartzeko, mantentzeko eta ordezteko inbertsioak, salbu eta teknologiarengatik, errendimenduarengatik edo prestazioengatik ekoizpen gaitasuna handitzen badute.

j) Ibilgailuak, barnean erabiltzekoak salbu, esaterako, orga jasotzaileak eta pala kargatzaileak.

k) Makineria eta ekipamendu erabiliak.

l) Zorraren interesak eta BEZa.

m) Eraikinak edo lokalak erostea, betiere deialdi honen argitalpen egunaren aurreko 10 urteetan dirulaguntzaren bat jaso badute.

n) Enpresak erostea.

6. oinarria.–Laguntzaren zenbatekoa.

1. Laguntzaren zenbatekoa enpresaren eta inbertsio proiektuaren ezaugarrien arabera zehaztuko da, jarraian adierazten den bezala.

Laguntzaren intentsitatea atal honetan adierazitako ehunekoen batura izanen da, eta inbertsio proiektuaren gastu diruz lagungarrien oinarriari aplikatuko zaio, 2. atalean ezarritako gehieneko mugarekin.

a) Enpresaren tamaina laguntzak eskatzeko unean:

TAMAINA

LAGUNTZA (%)

Handia

3

ETE

8

b) Elkarte motaren arabera:

ELKARTE MOTAK

LAGUNTZA (%)

Elkartea

4

Elkarte integratua

8

c) Enpresaren esportazioa (fakturazioaren portzentajea), 2018ko edo itxitako azken zerga-ekitaldiko datuen arabera:

ESPORTAZIOAREN %

LAGUNTZA (%)

≥ %15 eta < %45

1

≥ %45

2

d) Enpleguaren kalitatea. Batez besteko enplegu mugagabearen portzentajea enpresan 2018. urtean:

KONTRATU MUGAGABEEN KOPURUA /

KONTRATU KOPURUA, GUZTIRA

DIRULAGUNTZA (%)

≥ %80 eta < %90

1

≥ %90 eta < %95

2

≥ %95

3

Batez besteko portzentaje hori kalkulatzeko, aintzat hartuko da lan bizitzaren txostena honako data hauetan: 2018-03-15, 2018-06-15, 2018-09-15 eta 2018-12-15.

e) Enpleguaren kalitatea. Prestakuntza enpresan (laguntzaren %2): 2018an prestakuntza programetan parte hartzea, gutxienez prestakuntzako 10 ordu egin badira langileko, aukera hauetako baten bidez eginak:

–Gizarte Segurantzako kuoten hobariaren bidez.

–Kontratatzeko konpromisoa duen prestakuntzarako laguntzen deialdiak, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (NL-NEZk) eginak.

–NL-NEZren prestakuntza proiektu bereziak.

–Bestelako prestakuntza, NL-NEZk egindako aldeko txostena duena.

f) Emakumeen eta gizonen artean lan arloko edozein diskriminazio galarazteko neurri hauetako bat hartzea (laguntzaren %1):

–Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun plan bat izatea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan ezarritako irismenaren eta edukiaren arabera prestatu eta aplikatua, salbu eta enpresa horretara behartuta dagoenean.

–Aitortzaren edo bereizgarriren bat lortu izana bere langileekin tratu eta aukera berdintasunaren politikak aplikatu dituelako (esate baterako, Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioaren “Berdintasuna enpresan” deituriko bereizgarria edo NEEZE-Nafarroako Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkartearen “Reconcilia zigilua” eta abar).

–Bizitza pertsonaleko, laneko eta familiako eginkizunak batera eramateko neurriak edo berdintasuna sustatzekoak, frogatzeko modukoak, aplikatu izana. Neurri horiek frogatzeko, enpresaren eta langileen ordezkariek sinatutako dokumentua aurkeztuko da.

g) Enpleguaren kalitatea. Desgaitasun maila %33koa edo handiagoa duten plantillako langileen kopurua, laguntzak eskatu aurreko hilabetean, edo urtarrilaren 14ko 27/2000 Errege Dekretuan aurreikusitako neurri alternatiboak:

PLANTILLAN DESGAITASUNA DUTENEN % (NEURRI ALTERNATIBOAK BARNE)

LAGUNTZA (%)

≥ %2

1

≥ %4

2

≥ %6

4

h) Kalitatezko ekoizpeneko enpresak. Kalitatezko ekoizpeneko enpresatzat hartzeko baldintzak, 2. oinarriko 6) definizioan ezarriak (2018ko edo itxitako azken zerga-ekitaldiko datuen arabera):

KALITATEZKO EKOIZPENEKO ENPRESEN BALDINTZAK

LAGUNTZA (%)

a) edo b) betetzen du

1

a) eta b) betetzen ditu

2

i) Kooperatiben integrazioa. Nafarroako nekazaritzako elikagaien enpresen eta nekazaritzako kooperatiben integrazioa sostengatzeko neurriak:

KOOPERATIBEN INTEGRAZIOA

LAGUNTZA (%)

Integrazio prozesuan dagoen kooperatiba (kooperatiben arteko akordioa)

4

Integrazio prozesuan dagoen kooperatiba (bat-egitea edo xurgapena)

16

j) Inbertsioaren kokapena (eremu geografikoa):

KOKAPENA

LAGUNTZA (%)

1.000 biztanletik beherako udalerrian (2018ko urtarrilaren 1ean) (*)

5

(*) 14/2019 Foru Agindua, otsailaren 1ekoa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana (2019ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 18koa).

k) Inbertsioaren kokapena: azpiegitura partekatuko industrialde batean kokatutako establezimendua: laguntzaren %5.

l) Ekoizpen instalazio berria:

EKOIZPEN INSTALAZIO BERRIA

LAGUNTZA (%)

Nafarroan kokatutako enpresen ekoizpen instalazio berriak

4

Enpresa berria Nafarroan

13

m) Makineriarako inbertsioaren zenbatekoa. Makinen eta haiei erantsitako instalazioen portzentajea, inbertsio osoari dagokionez:

MAKINEN ETA HAIEI ERANTSITAKO INSTALAZIOEN %

LAGUNTZA (%)

≥ %25 eta < %50

1

≥ %50 eta < %75

2

≥ %75

3

n) Enpresa dibertsifikatzeko inbertsioak:

ENPRESA DIBERTSIFIKAZIOA

LAGUNTZA (%)

Aurrez egindako jarduerez bestelako jarduera bat, EJSNaren 4. digituari dagokionez

2

Aurrez egindako jarduerez bestelako jarduera bat, EJSNaren 3. digituari dagokionez

4

o) I+Gko proiektuen ondoriozko inbertsioak. Inbertsio hauek hartuko dira kontuan: zuzenean eta modu agerikoan I+Gko proiektu baten ondorio direnak, dena delako proiektua hala kalifikatu duenean horretarako baimendua dagoen erakunde batek edo organismo publiko batek:

I+G-KO PROIEKTU BATEN ONDORIOZKO INBERTSIOAK

LAGUNTZA (%)

≥ %25 eta < %50

1

≥ %50

2

p) Proiektuak enpleguan duen eragina:

Enpresak guztira sortutako enplegua baloratuko da. Horretarako, sortutako enplegua (SE) hartuko da kontuan, eta honela kalkulatuko da: 2018-04-01etik 2019-03-31ra arteko aldian altan zeuden langileen batez bestekoa ken 2019-07-01etik 2020-06-30era arteko aldian zeuden langileena.

SORTUTAKO ENPLEGUA (SE)

LAGUNTZA (%)

10 ≤ SE < 20

1

20 ≤ SE < 30

2

30 ≤ SE < 40

3

40 ≤ SE< 50

4

SE ≥ 50

5

q) Lehentasunezko sektoreak:

LEHENTASUNEZKO SEKTOREAK

LAGUNTZA (%)

Zerealak, frutak eta barazkiak, oliba olioa eta haragiak

1

Esnea

2

2. Gehieneko dirulaguntza 1.000.000 eurokoa izanen da ekoizpen instalazio bakoitzeko. Eta inolaz ere ez dira gaindituko taula honetan zehaztutako laguntzen gehieneko intentsitateak:

ENPRESAREN TAMAINA ETA MOTA

LAGUNTZA (%)

Enpresa handia

12

ETE

16

Elkartea

20

Bat-egitearen edo xurgatzearen bidezko integrazio prozesuan dagoen elkartea

28

3. 1. ataleko m), n), o) eta p) letretan aurreikusitako laguntza intentsitatea lortzen duten onuradunek baldintza berberak mantendu beharko dituzte laguntza ordaindu aurretik egiten den egiaztapenean; bestela, laguntzaren portzentajea murriztuko zaie.

7. oinarria.–Eskaerak eta eskatutako dokumentazioa aurkeztea.

1. Eskaerak aurkezteko epea deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2019ko azaroaren 30ean bukatuko da, egun hori barne.

Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen atariaren (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxa erabiliz (hemendik aurrera, laguntzen fitxa). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da. Tramitazio telematikoa nahitaezkoa da prozeduraren fase guztietan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ez dira aurkeztutzat hartuko laguntzen fitxan dagoen eredura egokitzen ez diren eskaerak, ezta aipatutako fitxa erabiliz telematika bidez aurkezten ez direnak ere. Horrenbestez, aurkeztutzat jotzen ez direnez, eskaera horiek ezin izanen dira zuzendu.

2. Laguntza eskaeran adierazi behar da eskatzaileak baduela gaitutako helbide elektronikoa (GHE) eta harpidetua dagoela Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen elektronikorako prozeduretan. HEGa 18. oinarrian aipatutako moduan eskuratu daiteke.

3. Dokumentazio hau aurkeztu behar da laguntza eskatzeko, laguntzen fitxan eskura dauden ereduen arabera:

a) Eskabidea.

b) Enpresa eta inbertsioko proiektua deskribatzen dituen memoria tekniko eta ekonomikoa.

c) Onuradun izateko baldintzak (3. oinarrikoak) betetzearen erantzukizunpeko adierazpena.

d) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren lan bizitzari buruzko txostenak, egun hauetakoak: 2018-03-15, 2018-06-15, 2018-09-15 eta 2018-12-15.

e) Batez besteko plantillaren gaineko txostena, 2018-04-01etik 2019-03-31ra bitartean altan ziren langileei dagokienez.

f) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko neurriak aplikatzeagatik ematen den laguntzaren ziurtagiriak –6.1 f) oinarria–.

g) Hala badagokio, aurkeztu behar den dokumentazio osagarria (laguntzen fitxan zehazten dena).

4. Aurkeztutako dokumentazioak ez baditu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 66. artikuluko betebeharrak betetzen, Enpresa Sustapenaren Zerbitzuak interesdunari eskatuko dio 10 egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko dio hala egin ezean eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

Ondorio horietarako, agiriren bat ez bada epean aurkezten, ez-aurkezte hori zuzendutzat hartuko da soilik baldin eta ziurtatzen bada epea bukatu baino lehenagoko agiria dela.

5. Eskatzaileek ez dituzte administrazio publikoek jada dituzten agiriak aurkeztu behar, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 28.3 artikuluarekin bat. Eskabidean aipatu behar dute noiz aurkeztu zituzten agiri horiek, baita zein administrazio-organoari ere. Horretarako, orduan eman zioten espediente zenbakia adieraziko da, 5 urte baino gehiago ez bada agiri horiei dagokien prozedura bukatu zela.

8. oinarria.–Norgehiagoka.

1. Laguntza hauek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, aurkeztutako proiektuak konparatuko dira, haien artean lehentasuna ezartzeko, 9. oinarrian zehaztutako balorazio irizpideekin bat.

Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, balorazio handiena eskuratzen duten proiektuei 6. oinarrian ezarritako laguntza intentsitatea aplikatuko zaie, deialdi honetarako aurrekontuan erabilgarri dagoen kreditua agortu arte.

2. Eskatzaileei jakinaraziko zaie balorazio prozeduraren hasiera. Laguntza eskaeran ez da inongo aldaketarik onartuko jakinarazpen horretatik aurrera.

9. oinarria.–Inbertsio proiektuak baloratzeko irizpideak.

1. Hauek dira inbertsio proiektuak baloratzeko irizpideak:

1.1. Enpresaren tamaina:

TAMAINA

PUNTUAZIOA

Handia

0

Midcap

4

ETE

8

1.2. Enpresaren hazkundea:

ENPRESAREN HAZKUNDEA(ENPRESAREN 2018KO SALMENTAK / ENPRESAREN 2016KO SALMENTAK)

PUNTUAZIOA

< 1,00

0

≥ 1,00 eta < 1,10

1

≥ 1,10

2

1.3. Ekoizpen instalazioaren kokapena:

KOKAPENA

PUNTUAZIOA

Iruña

0

Iruñerrian, Iruñean izan ezik (Nafarroako Lurralde Estrategiaren 10.4 azpieremua)

2

Iruñerritik kanpo (Nafarroako Lurralde Estrategiaren 10.4 azpieremua)

5

1.000 biztanletik beherako udalerrian (2018ko urtarrilaren 1ean) (*)

8

1.4. Enpleguaren kalitatea: enpresako enplegu mugagabearen ehunekoa 2018an (6.1.d oinarriaren arabera):

KONTRATU MUGAGABEDUNEN KOPURUAKONTRATUDUNEN KOPURUA

PUNTUAZIOA

< %70

0

≥ %70 eta < %80

2

≥ %80 eta < %90

3

≥ %90 eta < %95

4

≥ %95

5

1.5. Kalitatezko ekoizpena: kalitatezko ekoizpeneko enpresatzat hartzeko baldintzak, 2. oinarriko 6) definizioan ezarriak (2018ko edo itxitako azken zerga-ekitaldiko datuak):

KALITATEZKO EKOIZPENEKO ENPRESEN BALDINTZAK

PUNTUAZIOA

Ez du betetzen ez a) ez b)

0

a) edo b) betetzen du

5

a) eta b) betetzen ditu

8

1.6. Elkarteak: lehentasunezko elkarteak Nekazaritzako elikagaien arloko kooperatiben eta beste elkarte batzuen integrazioa sustatzeko abuztuaren 2ko 13/2013 Legearen aplikazioaren arabera; elkarte integratuak eta integrazio prozesuan daudenak:

LEHENTASUNEZKO ELKARTEAK

PUNTUAZIOA

Ez da elkartea

0

Elkartea (2.4 oinarria)

4

Elkarte integratua (2.7 oinarria)

6

Kooperatiben arteko akordioen bidezko integrazio prozesuan dagoen elkartea (2.8 oinarria)

6

Bat-egitearen edo xurgatzearen bidezko integrazio prozesuan dagoen elkartea (2.8 oinarria)

12

1.7. Energia efizientziaz erabiltzea. Mota hauek bereizten dira:

–Hondarreko energiez baliatzea.

–Energia berriztagarriak erabiltzea.

–Energia kontsumitzen duten ekipamendu eta instalazioak aldatzea edo kendu eta haien ordez efizientzia handiko teknologiak edo eskura dagoen teknologia hoberena erabiltzen dituzten ekipamendu eta instalazioak ezartzea, energiaren kontsumoa gutxitzeko.

EFIZIENTZIA ENERGETIKORAKO INBERTSIOAREN ZENBATEKOA / INBERTSIOAREN ZENBATEKOA GUZTIRA (%)

PUNTUAZIOA

< %20

0

≥ %20 eta < %40

1

≥ %40 eta < %60

3

≥ %60 eta < %80

5

≥ %80

7

Azpiegitura energetikoak beste enpresa batzuekin partekatzen dituzten enpresek, 2.10 oinarrian zehaztutako industrialde batean kokatuta baldin badaude, 5 puntu izanen dituzte.

1.8. Ekoizpen instalazio berria.

EKOIZPEN INSTALAZIO BERRIA (2.9 OINARRIA)

PUNTUAZIOA

Nafarroan kokatutako enpresen ekoizpen instalazio berriak

10

Enpresa berria Nafarroan

15

1.9. Makineriako inbertsioaren zenbatekoa. Makinen eta haiei erantsitako instalazioen portzentajea, inbertsio osoari dagokionez:

MAKINEN ETA HAIEI ERANTSITAKO INSTALAZIOEN %

PUNTUAZIOA

< %25

0

≥ %25 eta < %50

3

≥ %50 eta < %75

6

≥ %75

10

1.10. Produktuari eta/edo prozesuari lotutako berrikuntza: I+Gko proiektuen ondoriozko inbertsioak. Inbertsio hauek hartuko dira kontuan: zuzenean eta modu agerikoan I+Gko proiektu baten ondorio direnak, dena delako proiektua hala kalifikatu duenean horretarako baimendua dagoen erakunde batek edo organismo publiko batek:

I+G-KO PROIEKTU BATEN ONDORIOZKO INBERTSIOAK

PUNTUAZIOA

< %20

0

≥ %20 eta < %50

2

≥ %50

3

1.11. Produktuari eta/edo prozesuari lotutako berrikuntza: fabrikazio aurreratuko sistemetan (Industria 4.0) egindako inbertsioaren portzentajea, diruz lagungarriaren inbertsio osoari dagokionez:

FABRIKAZIO AURRERATUKO SISTEMETAKO (INDUSTRIA 4.0) INBERTSIOEN %

PUNTUAZIOA

< % 10

0

≥ %10 eta < %20

1

≥ %20 eta < %50

3

≥ %50

5

Fabrikazio aurreratuko sistemetan egindako inbertsiotzat hartuko dira kategoria hauetako batean sartuta daudenak:

a) Robotika aurreratua edo adimen artifizialarekin.

b) Ikuspen artifiziala.

c) Gehitze bidezko fabrikazioa.

d) Errealitate birtuala.

e) Errealitate areagotua.

f) Simulazioa.

g) Big data, analitika aurreratua eta Business intelligence.

h) Gauzen Interneta.

i) Cloud computing.

j) Zibersegurtasuna.

1.12. Enplegua sortzea. Baldin eta inbertsio proiektua amaitutakoan enpresaren enplegu garbia handiagoa bada proiektua hasi baino lehen zuena baino: 5 puntu. Neurketa hori eranskin honen 6.1.p) oinarrian xedaturikoarekin bat eginen da.

1.13. Ekoizpena nazioartekotzea, enpresaren esportazio maila kontuan hartuta neurtua, fakturazioaren ehunekoaren proportzioan (2018ko edo itxitako azken zerga-ekitaldiko datuak):

ESPORTAZIOAREN %

PUNTUAZIOA

< %15

0

≥ %15 eta < %45

2

≥ %45

4

1.14. Ogibide nagusia nekazaritza duten bazkideen parte-hartzea, edo zuzendaritza kontseiluko kideen erdiek baino gehiagok izaera hori duten elkarteak, betiere nekazari horiek kasuko entitatearen kapital sozialaren %50 baino gehiago baldin badute: 3 puntu.

1.15. Laguntzak jaso ditzaketen inbertsioen eta enpresaren ibilgetu garbiaren arteko ratioa baloratuko da, 2018ko edo itxitako azken ekitaldi ekonomikoko datuak kontuan hartuta.

INBERTSIO DIRUZ LAGUNGARRIA / IBILGETU GARBIA (%)

PUNTUAZIOA

< %2

0

≥ %2 eta < %5

1

≥ %5 eta <%10

2

≥ %10 eta < %20

3

≥ %20 eta < %50

4

≥ %50

5

2. Proiektu bat diruz lagungarria izateko, 30 puntu lortu behar ditu gutxienez.

3. Berdinketarik izanez gero, kontuan hartuko dira honako balorazio irizpide hauetan lortutako puntuazioak, eta horren arabera ebatziko da:

1.–Elkarteak / Lehentasunezko elkarteak.

2.–Ekoizpen instalazio berria.

3.–Inbertsio ahalegina.

4.–Ekoizpen instalazioaren kokapena.

5.–Energia efizientziaz erabiltzea.

6.–I+Gko proiektuen ondoriozko inbertsioak.

7.–Fabrikazio aurreratuko sistemetako (Industria 4.0) inbertsioak.

8.–Makineriaren ehunekoa.

9.–Ogibide nagusia nekazaritza duten nekazariak.

10.–Enpleguaren kalitatea.

11.–Eragina enpleguan.

12.–Ekoizpenaren nazioartekotzea.

13.–Enpresaren hazkundea.

14.–Kalitatezko ekoizpena.

15.–Enpresaren tamaina.

Berdinketa ez bada hausten, laguntza jaso dezakeen inbertsio bolumen handiena duten proiektuei emanen zaie lehentasuna.

10. oinarria.–Dirulaguntza ematea.

1. Enpresa Sustapenaren Zerbitzuak, laguntzak kudeatzen dituen organoa den aldetik, eskaerak ebaluatuko ditu 9. oinarrian ezarritako irizpideei jarraituz, eta ebazpen proposamena igorriko dio organo eskudunari. Bertan, onuradunek dirulaguntza lortzeko betebehar guztiak betetzen dituztela adieraziko du.

2. Aipatu zerbitzuak beharrezkotzat jotzen duen informazio osagarria edo argigarria eskatzen ahalko die enpresei, eta adieraziko die eskaerari ezarritako epean erantzuten ez badiote eskatutako laguntzak ukatuko direla.

3. Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia izanen da dirulaguntza ematea edo ez ematea ebatziko duen organo eskuduna. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea lau hilabetekoa izanen da gehienez ere, laguntzak eskatzeko epea bukatzen denetik hasita.

Ezarritako gehieneko epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaerak administrazio-isiltasunez ezetsi direla ulertzen ahalko da. Hala ere, organo eskuduna behartua dago laguntzak eman edo ukatzeko berariazko ebazpena eman eta jakinaraztera, oinarri hauetan xedatutakoari jarraikiz.

4. Baldin eta dirulaguntza eman ondoren deklaratzen bada dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela, edo onuradunen batek dirulaguntzari uko egiten badio eta, horren ondorioz, nahikoa kreditu askatzen bada, kreditu hori ematen ahalko zaie beste eskaera batzuei, 6. oinarrian ezarritakoaren arabera jaso behar zuten laguntza baino gutxiago jaso badute. Hala ere, kasu horietan, onuradunak inbertsio osoa justifikatu behar du.

11. oinarria.–Inbertsio proiektuak aldatzea.

1. Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak baimena ematen ahal du inbertsio proiektuaren oinarri honetan aurreikusitako aldaketak egiteko, dirulaguntza eman baino lehen eta eman ondoren, salbu eta 8.2 oinarriko ebaluazio prozedura hasten denetik laguntza ematen den egunera bitartean.

Aldaketek baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Gehienez bi aldaketa eskaera onartuko dira laguntzak eskatzeko epea amaitzen denetik aurrera.

b) Planteatutako aldaketek ez dute laguntzen helburua aldatuko, ezta hasierako eskaeraren guztirako aurrekontua gainditu ere.

c) Obra zibileko aldaketak ez dira aldez aurretik jakinarazi behar, aipatu inbertsio elementurako onetsitako aurrekontuaren %10 baino gutxiagokoak badira.

d) Ez da baimenik emanen 5.1.a) oinarriaren 4. puntuan zehaztutako arkitektura eta ingeniaritza enpresen gastuen partida handitzeko.

e) Aldaketak direla eta, proiektuaren balorazioan lortutako puntuazioa murrizten bada eta, horregatik, laguntza jasotzeko behar den puntuaziora ere ez bada heltzen, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galtzen dela deklaratuko da.

Aldaketak direla eta, 6. oinarriaren arabera emandako laguntzaren intentsitatea aldatzen bada, baimenak beste ehuneko bat finkatuko du laguntzarako, eta hori ezin da izan hasierakoa baino handiagoa.

2. Alkaketak egiteko baimena laguntzen fitxaren bitartez eskatuko da eta dokumentazio hau aurkeztu behar da horretarako:

–Aldaketa justifikatzen duen eskaera arrazoitua.

–Beste memoria tekniko bat, 7.3.b) oinarrian eskatutakoa bezalakoa, aldatzen diren elementu guztiak deskribatzeko eta deialdiak eskatzen dituen informazio guztiak emateko. Horrez gain, aldaketak hasierako eskaeraren aurreikuspenean ekar ditzakeen aldaeren zerrenda zenbatetsia erantsiko da, konparazio-tauletan emana.

3. Jarraian agertzen diren aldaketen kasuetan, eskaerak epe jakin batean aurkeztu behar dira, honako hauetan alegia:

a) Proiektuaren kokalekua aldatzea, deialdiaren betekizunak betetzen dituen beste kokaleku batera. Jakinarazpena kokaleku aldaketa baino lehen egin behar da.

b) Enpresa onuradun aldaketa, baldin eta berria bat-egitearen, xurgapenaren edo sozietate mota aldatzearen ondoriozkoa bada. Gertatzen den unean jakinarazi behar da aldaketa hori, eta behar adina frogatu beharko da.

Nolanahi ere, oinarri arautzaileetan onuradun izateko ezarritako baldintza guztiak bete beharko ditu ondorengo denak.

c) Proiektua gauzatzeko eta justifikatzeko epeak luzatzea, enpresari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik bada. Epe hori luzatzen ahalko da gehienez ere 2020ko irailaren 30era arte. Aldaketa jakinarazi behar da 12. oinarrian ezartzen den gauzatzeko eta justifikatzeko epea amaitu baino lehen.

d) Aurreikusitako inbertsioren bat ez gauzatzea, hala eskatzen bada 2020ko martxoaren 31 baino lehen. Ez dira inolaz ere onartuko inbertsio diruz lagungarrien murrizketa ekartzen duten aldaketak, aipatu murrizketa jatorrizko dirulaguntzaren %50 baino gehiagokoa bada.

e) Eskaeran aurreikusi ez diren inbertsio berriak. Inbertsio berritzat jotzen dira teknologia aldaketa ekartzen dutenak, beste zeregin bat betetzen dutenak edo laguntzaren eskaeran aurreikusitako inbertsioetakoen bestelako funtsezko ezaugarri teknikoak dituztenak. Aldaketek baldintza hauek bete behar dituzte:

–Konpentsatzeko, onetsitako beste inbertsio batzuk ez dira gauzatuko, baina ez da onartuko horien zenbatekoa murriztea.

–Ezin da inolaz ere gainditu onetsitako inbertsio proiektuaren guztirako aurrekontua, ezta ondare masa bakoitzaren balioa ere (eraikinak, makineria eta instalazioak eta beste inbertsio batzuk).

–Inbertsioa egin aurretik eskatuko da aldaketa, betiere 2020ko martxoaren 31 baino lehen. Hori egiaztatzeko, Enpresa Sustapenaren Zerbitzuko langileek eskatzailearen instalazioak bisitatuko dituzte. Inbertsioak ez direla hasi edo egin egiaztatuko dute eta bisitaren akta eginen dute.

4. Aldaketek ez badituzte betetzen 3. atalean ezarritako baldintzak, 15. oinarrian adierazitako ondorioak gertatuko dira.

5. Salbuespenez, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak baimena ematen ahal du 1.a) apartatuan jasotzen ez diren aldaketak egiteko, honako kasu hauetan:

a) Proiektuaren exekuzioa nabarmenki aldatzen bada enpresatik kanpoko kausa ustekabeko, saihestezin eta naturalengatik (hala nola, lurrikarak, urakanak edo uholdeak, baita suteak ere). Salbuespen honen barnean sartzen dira laguntzen onuradunaren heriotza edo gaixotasun larria.

b) Laguntza emateko ebazpenean jasotako baldintza tekniko eta ekonomikoak aldatzen badira behar bezala justifikatutako arrazoiengatik. Edozein kasutan ere, aldaketak ezin ditu inolaz ere laguntzaren helburuak, horren oinarrizko alderdiak eta onuradunaren asmoak ukitu, ezta hirugarrenen eskubideak kaltetu ere. Aldaketa proiektua justifikatzeko epea amaitu baino bi hilabete lehenago eskatu behar da.

Horretarako, inguruabar hauek hartuko dira kontuan:

–Aldaketak gerora sortutako arrazoiengatik izatea, arrazoi horiek honelakoak izanda: ezin ziren aurreikusi eskaera egin zen momentuan edo lehenago, lanbide jardun onaren ardura osoa jarrita ere proiektua edo zehaztapen teknikoak prestatzean.

–Hasierako proiektuari hobekuntzak egitea komenigarria dela justifikatzea, hobekuntza horiek ezin baziren lehenago iragarri eta ez badute proiektuaren helburua aldatzen.

–Jarduera zehaztapen teknikoetara, ingurumenekoetara, hirigintzakoetara, segurtasunekoetara edo irisgarritasunekoetara egokitu beharra justifikatzea.

–Ezinbesteko kasua dela eta, ezinezkoa izatea proiektua hasieran definitu bezala gauzatzea.

12. oinarria.–Egindako inbertsioak justifikatzeko epea eta modua.

1. Inbertsioa egin ondoren, onuradunek hori justifikatzeko epea dute laguntza eman zen egunetik 2020ko ekainaren 30era bitarte, egun hori barne.

Justifikazioa epe hori bukatu eta hurrengo hilabetean egiten bada, emandako dirulaguntza %10 murriztuko da. Hilabetea baino denbora gehiago igaro bada, laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

2. Ordainketa eskaera aurkeztu beharko da, laguntzen fitxan eskura daitekeen ereduaren araberakoa, gehi aipatu fitxan adierazten den dokumentazio espezifikoa.

Enpresa Sustapenaren Zerbitzuak agiri bat igorriko dio enpresa onuradunari, laguntzan sartzen diren inbertsioak zehaztuta, gainerako frogagiriekin batera osatu eta aurkeztuko dena.

Dokumentazio horretan, besteak beste, 5.2 oinarrian adierazitako agiriak aurkeztu dira enpresa hornitzaileen hautaketa justifikatzeko.

Inbertsioen barruan obra zibilaren proiektuak baldin badira, proiektu horien balioak, gauzatzearen une jakin batzuetan, alderatzen dituen txosten bat aurkeztu beharko da: proiektua, aurkeztutako eskaintzak, obra-lizentzia, obraren ziurtagiri partzialak, obra bukaerako ziurtagiria, fakturak eta ordainketak.

3. Aurkeztutako dokumentazioak ez baditu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 66. artikuluko betebeharrak betetzen, Enpresa Sustapenaren Zerbitzuak interesdunari eskatuko dio 10 egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko dio hala egin ezean eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

Ondorio horietarako, agiriren bat ez bada epean aurkezten, ez-aurkezte hori zuzendutzat hartuko da soilik baldin eta ziurtatzen bada epea bukatu baino lehenagoko agiria dela.

13. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.

1. Aipatu ziurtagiriak azterturik, Enpresa Sustapenaren Zerbitzuak ordainketa ebazteko proposamena igorriko dio Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiari, eta bertan jasoko da onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten betebeharrak betetzen dituztela.

Proposamen horretan, laguntzak kudeatzen dituen organoak zehaztuko ditu, onuradunek aurkeztutako ordainketa eskaera aztertu ondoren, onartuko diren zenbatekoak eta, gainera, zenbateko hauek ere bai, Batzordearen uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren 63. artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz:

a) Onuradunari ordaindu beharreko zenbatekoa, ordaintzeko eskaeraren arabera eta hura emateko ebazpenaren arabera.

b) Onuradunari ordaindu beharreko zenbatekoa, behin azterturik ordaintzeko eskaeran jasotzen den gastua noraino den onargarri.

Ordainketa eskaeraren arabera onuradunari ordainduko zaion zenbatekoaren baitan, laguntza jaso dezakeen inbertsioa eta jaso ez dezakeena sartuko dira, baina inolaz ere ez inbertsio kengarria.

2. Aurreko ataleko a) letraren arabera finkatutako zenbatekoa b) letraren arabera finkatutakoa baino %10 handiagoa bada, b) letraren arabera finkatutako zenbatekoari penalizazio bat ezarriko zaio. Penalizazioa bi zenbateko horien artekoa adinakoa izanen da, baina ez da laguntza osoa galtzeaz haratago joanen.

Edonola ere, ez da penalizaziorik ezarriko baldin onuradunak frogatzen badu bera ez dela onargarria ez den zenbatekoa sartzearen erantzulea, edo organo kudeatzailea beste nonbaitetik jabetzen bada onuraduna ez dela horren erantzulea.

Aipatu penalizazioa tokian bertan egindako kontroletan hautemandako gastu ez onargarriei aplikatuko zaie modu berean, 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren 49. artikuluan jasotakoarekin bat.

3. 6.1 oinarriko m), n), p) eta q) letrei jarraikiz laguntzaren intentsitate osagarria jasotzen duten onuradunek baldintza berak bete beharko dituzte inbertsioa frogatzeko orduan. Bestela, laguntzaren intentsitatea benetan frogatu denaren arabera murriztuko da ordaintzeko ebazpenean.

Halaber, diruz lagundutako proiektuak puntuaziorik jaso bazuen 9. oinarriko 1.7, 1.9, 1.10, 1.11, 1.12 eta 1.15 irizpideengatik, irizpide horiek bete ote diren egiaztatuko da. Ez-betetzerik bada, laguntza kobratzeko eskubidea galduko da, baldin eta proiektuak diruz lagundu ahal izateko behar zen puntuazioa baino gutxiago lortzen badu.

4. Ordainketaren ebazpena sei hilabeteko epean emanen da gehienez, inbertsioa frogatzen duen dokumentazioa aurkezten denetik hasita.

Epe hori eten eginen da onuradunari eskatzen bazaio aurkeztutako dokumentazioan edozein zuzenketa egiteko.

14. oinarria.–Onuradunen betebeharrak.

Dirulaguntza jasotzen duten onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza ematen dela jakinarazi eta hilabeteko epean, telematika bidez, laguntzen fitxa baliatuz aurkeztu beharko dute dirulaguntzen onuradunek gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, eskura dagoen ereduari jarraituz. Adierazpen hau betiere aurkeztuko da, bai gardentasun betebeharra izanik (irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren 3. artikuluko beharkizunak betetzeagatik) bai izan gabe ere (kasu honetan, hori hala dela agertuko da adierazpenean).

b) 12. oinarrian ezarritako moduan egin eta justifikatu beharko da dirulaguntzaren xedeko inbertsioa.

c) Nork bere gain hartzea inbertsioen karga finantzarioa eta gastu diruz lagungarriak.

d) Diruz lagundutako inbertsioak enpresaren jardun ekonomikoari loturik eta haren jabetzan mantentzea 3 urtez, enpresa txiki eta ertainaren kasuan, eta 5 urtez enpresa handien kasuan, laguntza ordaintzeko azken egunetik aurrera.

e) Laguntzak kudeatzen dituen organoari baimena eskatzea, aurreko letran adierazitako epean dirulaguntzaren xedeko ondasun higiezinen destinoa edo karga aldatzen bada edo ondasunak besterentzen badira.

f) Kontabilitate sistema bereizi bat edukitzea, edo kontabilitate kode egoki bat, proiektuarekin zerikusia duten transakzio guztiei dagokienez.

g) 16. oinarrian adierazitako betebeharrak, laguntza hauek Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) kofinantzatuak direnez gero.

h) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak betetzea.

15. oinarria.–Ez-betetzeen mailakatzea, murrizketak eta salbuespenak.

1. Dirulaguntza emateko ebazpenetan, oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, esleitutako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, eta, bidezkoa bada, diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Aurreko betebehar horietako bat hein batean betetzen ez bada eta laguntzak kudeatzen dituen organoak hala irizten badio, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa berriz ere zehazten ahalko da, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

2. Baimena behar duten aldaketei buruz 11.3 oinarrian ezarritakoa ez betetzeak honako ondorio hauek ekarriko ditu:

–a) eta b) letretan ezartzen dena betetzen ez bada, inbertsio proiektuari emandako laguntza ukatuko da edo, hala badagokio, laguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

–c) letran ezartzen dena betetzen ez bada, proiektua justifikatzeko epetik kanpo egindako inbertsioak ez dira diruz lagunduko.

–d) letran ezartzen dena betetzen ez bada, ez-gauzatzeari loturiko laguntza kobratzeko eskubidea galduko da, eta gainera kobratu ez den laguntzaren adinako penalizazio bat ordainduko da.

–e) letran ezartzen dena ez betetzeak ekarriko du aktibo berriak ez direla diruz lagunduko.

3. Goian aipatu 14.1.a) oinarrian ezarritako betebeharra betetzen ez bada, emandako dirulaguntza ezin izanen da ordaindu. Informazioa aurkezteari buruzko betebeharra da, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren 4. artikuluaren araberakoa.

4. Aipatu 14.1.d) oinarrian ezarritako betebeharra bete ezean, ondorio hauek gertatuko dira:

a) Jarduera bertan behera uztea edo enpresak porrot egitea: laguntza osoa itzultzea.

b) Lantegia Nafarroatik kanpora eramatea: laguntza osoa itzultzea.

c) Inbertsioak lekuz aldatzea Nafarroan bertan, baina laguntza kalkulatzeko kontuan hartu zirenez beste eskualde batzuetara: jasotako dirulaguntzaren %10 itzultzea.

d) Hartzekodunen konkurtso egoera gertatzen bada, enpresak enpresa-plan bat aurkeztu behar du bideragarritasun ekonomikoa frogatzeko. Bideragarritasun ekonomikoa justifikatzen ez bada, laguntza osoa itzultzeko exijituko da.

5. Jasotako laguntzaren %10 itzuli beharko da 14.1.f) eta 16.c) oinarrietan ezarritakoa betetzen ez bada. Halaxe izanen da ez bada betetzen Nafarroako Industria Erregistroan inskribatua egotearen betebeharra ere, 3.1 c) oinarrian arautzen dena.

6. Bete ez arren, 14. oinarrian ezarritako betebeharrak ez dira ez-betetzetzat hartuko honako inguruabar hauek gertatzen direnean:

a) Pertsona fisikoa den onuraduna hiltzen bada edo lanerako ezintasunean luzaro bada.

b) Proiektuaren exekuzioa nabarmenki aldatzen bada enpresatik kanpoko kausa ustekabe, saihestezin eta naturalengatik (hala nola, lurrikarak, urakanak edo uholdeak, baita suteak ere).

c) Ezinbesteko kasua dela eta, ezinezkoa izatea proiektua gauzatzea.

7. Egiaztatzen bada, espediente baten bidez, onuradunak baldintza artifizialak sortu dituela laguntza jaso ahal izateko, 1306/2013 Erregelamenduaren 60. artikulua aplikatuz laguntzetatik kanpo geldituko da, eta, bidezkoa bada, laguntzengatik jasotako zenbateko guztiak itzuli beharko ditu.

16. oinarria.–Europar Batasuneko Egiturazko eta Inbertsio Funtsen kofinantzaketa.

Deialdi honetako laguntzek Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) %31ko kofinantziazioa dute, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 aldiko programaren bidez.

Onuradunak, Europako funts horren finantziazioaren onuradunak ere izanen direnez, ondokoa aplikatuko zaie:

a) Laguntza hartzeak berarekin ekarriko du honako hauek egiten dituzten kontrolen menpe jartzea onartzen dutela, baita kontrol horietan laguntzea ere, kasua bada: Nafarroako Gobernua, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioa, Europako Batzordea edo Nafarroako, Espainiako edo Europar Batasuneko kontroleko eta fiskalizazioko edozein organo.

b) Eragiketen frogagiriak gorde behar dituzte 3 urtez, ordainketak egiten dituen erakundeak azkeneko ordainketa egiten duen urtetik hurrengo 3ak, alegia.

c) Halaber, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) ekarpena jendaurrean paratu beharko dute, web-orrian eta azalpen plaka batean esaldi hau ikusgai jarriz (zenbatekoa 50.000 eurotik gorakoa izanez gero): “Enpresa honek Nafarroako Gobernuaren eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) kofinantzatutako laguntza jaso du, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 aldiko programaren bidez”.

17. oinarria.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

Deialdi honen laguntzak bateraezinak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak inbertsio beretarako ematen duen best edozein laguntzarekin.

Bateragarriak dira beste administrazio publiko batzuek, beste entitate publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek, Espainiakoak edo atzerrikoak izan, ematen dituzten beste dirulaguntza batzuekin, betiere legezko mugak gainditzen ez badira.

Laguntzaren xedeko inbertsio proiekturako bestelako laguntza edo finantzaketa publikorik jasoz gero, noiznahi, prozedura izaten den bitartean, eskatzaileak Enpresa Sustapenaren Zerbitzuari jakinarazi behar dio, jakin bezain laster.

18. oinarria.–Baliabide elektronikoen bidezko komunikazioak.

1. Laguntzen eskaera eta eman beharreko dokumentazio guztia telematika bidez aurkeztuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoan dagoen laguntzen fitxaren bidez.

2. Laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak eta administrazio egintzen jakinarazpenak telematikoki eginen dira enpresa eskatzaileen gaitutako helbide elektronikoaren bidez.

Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren helbidean (http://notificaciones.060.es) eskuratu daiteke gaitutako helbide elektronikoa. Horretarako, ziurtagiri digitala eduki behar da. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza egin beharko da. Gaitutako helbide elektronikoa eskuratzen den helbide berean egiten da harpidetza.

19. oinarria.–Laguntzen sailkapena.

Laguntza hauek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluan (aktibo fisikoak) sailkatuta daude. Erregelamendua Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidezko landa garapeneko laguntzei buruzkoa da, eta Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua indargabetzen du.

20. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Enpresa Sustapenaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri egotzi zaion, onuradunak eta emandako diru kopurua.

Orobat, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatuarekin bat, aipatutako informazioa Nafarroako Gobernuak Interneten duen atarian argitaratuko da: www.nafarroa.eus.

21. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iragarkiaren kodea: F1910129