153. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Deialdi bat onetsi da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko elikadurako teknikarien lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta, horrekin batera, horrelako lanpostuetan jarduteko izangaien zerrendak hautaproben bidez osatzeko. Deialdi hori abenduaren 4ko 1634E/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2019ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 21ekoan).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu da aipatu deialdiaren oposizioaldiko behin betiko emaitzen aurka (emaitzak 2019ko uztailaren 4an argitaratu ziren). Hori dela eta, Administrazioen Publikoen Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118.2 artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Iruñeko Tutera kaleko 20an.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako moduan aurkeztu behar dira alegazioak.

Iruñean, 2019ko uztailaren 29an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1910254