153. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

198/2019 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzen baita Francisco Javier Torres Zalba jaunak, Armando Yanguas Barquin jauna ordezkatuz, Barneko zuzendari nagusiaren apirilaren 16ko 110/2019 Ebazpenaren aurka jarritako 339/2017 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio espedientea. Ebazpen horren bidez partzialki baietsi zen honen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa: merezimenduen balorazioaren behin betiko emaitzak Nafarroako Foruzaingoko foruzain lanpostuak lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdian.

2019ko uztailaren 18an, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiko Justizia Administrazioko legelariak eskatu zuen bidaltzeko errekurritutako egintzari dagokion administrazio espedientea.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, idazkariak espediente hori Epaitegiari igortzeko eskatu du eta administrazio honi eskatu dio ukitutako alderdiak epatzeko, ebazpen hau jakinarazten denetik bederatzi eguneko epean autoetan agertu ahal izan daitezen.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Igortzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira Francisco Javier Torres Zalba jaunak, Armando Yanguas Barquin jauna ordezkatuz, Barneko zuzendari nagusiaren apirilaren 16ko 110/2019 Ebazpenaren aurka jarritako 210/2019 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio espedientea. Ebazpen horren bidez partzialki baietsi zen honen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa: merezimenduen balorazioaren behin betiko emaitzak Nafarroako Foruzaingoko foruzain lanpostuak lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdian.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian.

3. Ebazpen hau igortzea Armando Yanguas Barquin jaunari, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Aholkularitza Juridikoari eta Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko uztailaren 24an.–Barneko zuzendari nagusia, Agustín Gastaminza Oiz.

Iragarkiaren kodea: F1910131