152. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

59C/2019 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Leitzako Torraspapel SA enpresaren hitzarmen kolektiboko 2019ko soldaten berrikuspenaren erabakia erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Aztertu da Leitzako Torraspapel SA enpresaren hitzarmen kolektiboko (kode zenbakia: 31101581012019) 2019rako soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua, erregistro honetan sartu zena 2019ko maiatzaren 22an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuek sinatua 2019ko apirilaren 24an, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko ekainaren 24an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Leitzako Torraspapel SA enpresaren hitzarmen kolektiboko 2019ko soldaten berrikuspenaren erabakia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1909001