152. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

375/2019 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, onartzen duena Carlos Biurrun Quelek uko egitea doktoratu aurreko laguntza bati, Nafarroarentzat interesa duen doktorego programa bat egitekoa, eta, horrenbestez, laguntza Unai Galech Napali ematen diona. Martxoaren 12ko 133/2019 Ebazpenaren bidez eman zitzaion laguntza Carlos Biurrun Queli, 2018ko deialdian.

Unibertsitateen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du laguntza bat jaso zuen ikerlari baten espedientearen nondik norakoak azaltzeko. Laguntza hori Nafarroarentzat interesa duen doktorego programa bat egiteko eman zitzaion Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren martxoaren 12ko 133/2019 Ebazpenaren bidez, 2018ko deialdian. Txostenean adierazten du ezen, deialdiaren 14. oinarrian ezarritakoaz baliatuz, prestakuntzan ari zen ikerlariak jakinarazi duela uko egiten diola laguntzari, Nafarroako Unibertsitate Publikoak beste bat eman diolako, berdin-berdina. Txostenak dio, halaber, ikerlari horrek uko egin ondoren badela dirua aurrekontuan beste laguntza bat emateko, deialdiaren 9.3 oinarrian aurreikusitako baldintzetan. Hori guztia dela eta, txostenean proposatzen da laguntzari uko egitea onartzea, likidazio ekonomikoa egitea eta laguntza berri bat ematea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta, orobat, kontuan harturik Unibertsitateen Zerbitzuak egin duen txostena,

EBAZTEN DUT:

1. Onartzea, ondorioak 2019ko ekainaren 1etik aurrera izateko, Carlos Biurrun Quelek uko egitea doktoratu aurreko laguntzari, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren martxoaren 12ko 133/2019 Ebazpenaren bidez jaso zuenari alegia, aplikatu beharreko deialdiaren 14. oinarrian jasotako moduan.

2. Emandako laguntzaren zenbatekoa eta iraupena aldatzea; ezaugarri hauek izanen ditu orain:

NANa

IKERLARIA

LAGUNTZAREN IRAUPENA

ADMINISTRAZIO GASTUAK

SOLDATAK ETA GIZARTE KOTIZAZIOAK

LAGUNTZAREN BEHIN BETIKO ZENBATEKOA

-

Biurrun Quel, Carlos

2 hilabete

2019ko apirilaren 1etik maiatzaren 31ra

396,87 euro

3.738,94 euro

4.135,81 euro

3. Agintzea 4.135,81 euro ordaintzeko Nafarroako Unibertsitate Publikoari (IFZ 3150012G), Carlos Biurrun Queli emandako laguntzaren ordainketarako.

2019ko gastuen aurrekontuko “Prestakuntzako eta Ikerketa eta Garapeneko (I+G) Planerako laguntzak” izeneko 411001-41210-4800-322302 partidaren kargura eginen da ordainketa (kontabilitateko espedientea: 40001487).

4. Hartutako gastu konpromisoak bertan behera uztea, guztira 64.582,19 euro, 2019., 2020. eta 2021. urteetako partida honen kargurakoak: “Prestakuntzako eta Ikerketa eta Garapeneko (I+G) Planerako laguntzak” izeneko 411001-41210-4800-322302 partida (kontabilitateko espedientea: 40001487). Gastua honela banatzekoa zen:

LAGUNTZAREN HASIERAKO ZENBATEKOA

LAGUNTZAREN BEHIN BETIKO ZENBATEKOA

KONPROMISOTIK KENDU BEHARREKO ZENBATEKOA

2019

2020

2021

68.718 euro

4.135,81 euro

64.582,19 euro

18.770,19 euro

22.906 euro

22.906 euro

5. Ukoaren ondorioz aurrekontuan diru erabilgarria dagoenez, Nafarroarentzat interesa duten doktorego programak egiteko laguntza bat ematea Unai Galech Napali, Gipuzkoako Azterketa eta Ikerketa Teknikoen Zentroari (CEIT-IK4) atxikitako doktoratu aurreko ikerlariari. Laguntzaren ezaugarriak taula honetan daude zehaztuta:

NANa

IKERLARIA

IRAUPENA

LAGUNTZA, GUZTIRA

2019

2020

2021

-

Galech Napal, Unai

27 hilabete eta 20 egun

52.798 euro

11.453 euro

22.906 euro

18.439 euro

6. 52.798 euroko urte anitzeko gastua xedatzea 2019., 2020. eta 2021. urteetako aurrekontuen gastu partida honen kargura: 411001-41210-4800-322302 “Prestakuntzako eta Ikerketa eta Garapeneko (I+G) Planerako laguntzak” izenekoa (DDBN kodea: 411780). Gastua honela banatuko da:

AURREKONTUA 2019

AURREKONTUA 2020

AURREKONTUA 2021

GUZTIRA

11.453 euro

22.906 euro

18.439 euro

52.798 euro

7. Ebazpen hau igortzea Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusira, Unibertsitateen Zerbitzura, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Ikerketarako eta Nazioarteratzeko Laguntzen Bulegora, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Argibide eta Agiri Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

8. Ebazpena laguntzen kudeaketaren ardura duten atxikipen zentroetara igortzea.

9. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei.

10. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Hezkuntza Departamentuko iragarki-taulan eta http://www.nafarroa.eus/ web orrian argitaratzeko agindua ematea.

11. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2019ko ekainaren 17an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

Iragarkiaren kodea: F1908362