152. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

332/2019 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako enpresak nazioartera elkarturik ateratzeko dirulaguntzen 2019-2020 deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 463561.

Nafarroako Nazioarteko III. Planaren (PIN III) helburuetako bat da enpresa esportatzaile erregularren kopurua areagotzea eta guztira esportatzen denaren bolumena handitzea.

2018an, Nafarroako enpresen %98 enpresa txiki eta ertainak ziren, eta % 93 mikroenpresak. Enpresa txiki eta ertainek geroz eta argiago dute nazioartean sortzen diren aukerak aprobetxatzea oso garrantzitsua dela enpresa sendotu eta haz dadin. Dena den, esportatzen ahal diren produktu edo zerbitzuak izan ohi badituzte ere, atzerrira eramateko beharrezkoak diren baliabideak falta zaizkie.

Enpresa txiki eta ertain askorentzat, tamainaren mugak gainditzeko eta nazioartekotze prozesuari ekiteko modu onena elkarte bat sortzea da. Horregatik, PIN III planak, esportazio-prozesuetan enpresei laguntza ematera bideratutako ekintzen artean, Nafarroako enpresak nazioartera elkarturik ateratzeko dirulaguntzen deialdia egitea aurreikusten du, honako hauek sustatzeko: enpresen arteko lankidetza, atzerriko merkatura batera sartu ahal izateko; baterako negozio-prozesuan hobekuntzak egitea, mundu mailan lehiakorragoak izateko; nazioartekotze prozesuari mesede egingo dion enpresa taldeen edozein jarduera, baldin eta banakako ekintzek baino emaitza hobeak lortzen baditu, Nafarroako enpresa esportatzaileen eta esportatzaile erregularren kopurua areagotzeko eta Nafarroako enpresen esportazioen bolumena handitzeko helburuarekin.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nazioartera elkarturik ateratzeko dirulaguntzen deialdia onestea 2019-2020 urteetarako.

2. Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak onestea, ebazpen honen 1. eranskinean jasotzen direnak.

3. 400.000 euroko gastua baimentzea.

  • 200.000 euro 2020ko gastuen aurrekontuan 2019ko gastuen aurrekontuko partida honen baliokide den partidaren kargura: “Kanpo sustapenerako ekintzak enpresetarako” izeneko 810003-81430-4709-431300 partida.
  • 200.000 euro 2021eko gastuen aurrekontuan 2019ko gastuen aurrekontuko partida honen baliokide den partidaren kargura: “Kanpo sustapenerako ekintzak enpresetarako” izeneko 810003-81430-4709-431300 partida.

4. Ebazpen hau eta dagokion eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta nafarroa.eus webgunean argitaratzea, orok jakin dezan.

5. Deialdi honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2019ko ekainaren 25ean.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

1. ERANSKINA

Nazioartera elkarturik ateratzeko dirulaguntzen
2019-2020 deialdiko oinarri arautzaileak

1. oinarria. Xedea.

Oinarri hauen xedea da Nafarroako enpresen arteko elkarlana eta batasuna indartzeko jarduketetarako dirulaguntzak arautzea, haien produktuak edo zerbitzuak nazioartekotzeko, nazioartekotze plan bateratu baten bidez.

Elkartearen jardueren helburuak honako hauek izan daitezke:

a) Kanpoko merkatu batean batera sartzea lortzea, parte hartzeko tresnak sortuz hainbat arlotan; besteak beste, saltzeko bideak, banaketa, lizitazioak, saldu ondoko zerbitzua, sustapena, merkatu berrien prospekzioa, negozioaren posizionamendua eta salmentarako sare propioa eratzea.

b) Lehiakortasun orokorra handitzeko batera egiten den negozio prozesuan hobekuntzak egitea, negozio prozesuaren zatiren bat estrategikoki lehiakorragoak diren kokaguneetan gauzatuz: produkzio multinazionalerako baterako sistema, elkartutako hornidura zentroa, baterako laguntza teknikoa, negozio prozesuaren berrikuntzak, etab.

2. oinarria. Enpresen lankidetzarako elkarteek bete beharreko baldintzak.

2.1. Dirulaguntza honen ondorioetarako, enpresen lankidetzarako elkartetzat joko da lankidetza-hitzarmena sinatzen duten enpresa independenteen batasuna, elkarlanean aritzeagatik bakoitzak bere aldetik lortuko lituzkeenak baino emaitza hobeak lortzera bideratua, betiere eraginkortasuna, errentagarritasuna, iraunkortasuna eta trazabilitatea bermatuz.

Elkarteek baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Enpresek ezinen dute izan enpresetako akzio edo partaidetzan oinarritzen diren elkarren arteko harremanik, ezta planteatzen den jarduketaren funtzionamendu ona eragozten duten akordiorik ere.

–Produktu edo zerbitzu propioa eta helbide fiskala Nafarroan duten 3 ETE, gutxienez, izanen dira elkartean. Helbide fiskala Nafarroatik kanpo duten edo ETE ez diren enpresek zuzenean sortutako gastuek ezin dute dirulaguntzarik jaso.

–15 enpresak, gehienez ere, osatuko dute elkartea.

–Entitate sustatzaile bakoitzak hiru proiektu bakarrik aurkez ditzake nazioartera elkarturik ateratzeko deialdi bakoitzean.

–Enpresa bakoitza dirulaguntza honetara aurkezten diren bi elkartetan izan daiteke, gehienez ere.

2.2. Elkarte guztietan, entitate sustatzaile bat eta proiektuaren kudeatzaile bat izan behar dira.

a) Entitate sustatzailea: bere helburuen artean elkarteko enpresen nazioartekotzea sustatzea duen enpresa elkarte, enpresaburuen erakunde, fundazio, merkataritza ganbera, kluster edo enpresa bat izan daiteke. Bere eginkizunak dira elkartea eta ekintza plana bultzatu eta koordinatzea, eta taldea mantentzen dela zaintzea. Entitate sustatzaileak laguntza eskaera egingo eta aurkeztuko du, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuaren eta taldeko enpresen arteko bitartekaria izanen da eta enpresek egindako gastuen likidazioa aurkezteaz arduratuko da.

b) Nazioartera elkarturik ateratzeko proiektua garatzeko helburua eta nortasun juridiko propioa dituen entitate baten bidez gauzatuz gero proiektua, entitatea bera izan daiteke entitate sustatzailearen zereginak egiten dituena.

c) Kudeatzailea: entitate sustatzaileak kontratatutako pertsona, ekintza plana gauzatzeaz arduratuko dena eta urtean gutxienez 300 ordu eskaini behar dizkiona proiektuari. Enpresa sustatzailea autonomo bat izanez gero, bere gain hartzen ahal du proiektuaren kudeatzailearen papera.

Kudeatzaileak sektore ekonomikoari lotutako nazioarteko merkataritzaren estrategiak eta taktikak eta erreferentziako zona geografikoa ezagutu beharko ditu, elkartearen ekintza plana bultzatu eta koordinatuko du eta enpresa parte-hartzaileetatik independentea izan beharko du.

3. oinarria. Onuradunen betebeharrak.

Bi onuradun mota hartuko dira aintzat:

3.1. Legalki eratuta ez dauden elkarteen kasuan, onuradunak izaten ahal dira baldintza hauek betetzen dituzten enpresak:

a) 2. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituen elkarte bateko kide izatea. Alderdi guztiek sinatutako lankidetza akordioaren bidez egiaztatuko da hori.

b) Enpresa txiki edo ertaina izatea, Batzordeak 2003ko maiatzaren 6an emandako 2003/361/EE Gomendioko definizioari jarraikiz. “Enpresen fitxa” izeneko dokumentuan ageri den erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko da hori. Dokumentu hori laguntza eskaerarekin eta dirulaguntza honen 6. oinarriaren 4. atalean eskatutakoarekin batera aurkeztu behar da.

c) Elkarteak sustatzen dituen produktu edo zerbitzu esportagarriak Nafarroan ekoiztea.

d) Eskaera aurkezten den egunean altan egotea jarduera ekonomikoen gaineko zergan.

e) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluak ezarritako debeku-egoeretako batean ere ez egotea. Eskabidearen inprimakian ageri den erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko da hori.

Laguntza eskaerari erantsiko zaizkion enpresen fitxetan ageri den erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko da oinarri honen 3.1.c, 3.1.d eta 3.1.e ataletan eskatutako baldintzak betetzen direla.

f) Laguntza eskaeran eskatzen diren datuak ematea.

3.2. Onuradun izaten ahal dira 2.2.b oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten eta nortasun juridikoa duten elkarteak, betiere elkartea osatzen duten enpresek oinarri honen aurreko atalean zehaztutako baldintzak betetzen badituzte.

3.3. Dirulaguntza eskaera aurkeztearekin batera eskatzaileak baimena ematen dio dirulaguntzak ematen dituen organoari zuzenean lor dezan zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela adierazten duen ziurtagiria, baita helbide fiskalari buruzkoa ere, ziurtagiri telematikoen bidez. Beraz, kasu horretan, eskatzaileak ez ditu egiaztagiri horiek aurkeztu beharko. Dena dela, eskatzaileak berariaz uko egiten ahal dio baimen hori emateari, eta, kasu horretan, aipatutako betebeharrak betetzen dituela adierazten duten ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

3.4. Enpresek ezinen dute nazioartera elkarturik ateratzeko dirulaguntza hau jaso merkatu bererako lau deialdi baino gehiagotan.

4. oinarria. Gastu diruz lagungarriak.

4.1. Nortasun juridikoa duen elkartea bada dirulaguntzaren onuraduna, hautagarritzat joko dira taldeari fakturatutako eta hark ordaindutako gastuak.

4.2. Onuradunak elkarteko enpresak badira, ordea, elkarteko enpresen gastuak jasandako gastuak baizik ez dira izanen diruz lagungarriak; alegia, enpresen izenean fakturatutakoak eta haiek ordaindutakoak.

4.3. Diruz lagunduko dira nazioartera elkarturik ateratzeko planarekin zalantzarik gabe lotuta dauden gastuak:

a) Elkartearen nazioartekotze plana koordinatzeko, sustatzeko eta gauzatzeko lanengatik entitate sustatzaileak izandako gastuak, elkarteko kudeatzailetzak eginak. Elkarteko enpresen eta entitate sustatzailearen arteko lankidetza hitzarmenean, elkarteko kudeatzaileak proiektuari eskaini beharko dizkion orduak zehaztuko dira, baita elkartea kudeatzeagatik enpresek entitate sustatzaileari ordu bakoitzeko edo guztira ordaindu beharreko zenbatekoa ere.

Elkarteak nortasun juridikoa izanez gero, kudeatzailearen fakturen edo nominaren bidez justifikatu beharko da gastua.

b) Proiektuaren kudeatzailearen eta elkarteko enpresen bidaia gastuak, baldin eta nazioartera elkarturik ateratzeko planarekin zerikusia badute.

Elkarteko kudeatzaileak planaren xede den herrialdera egindako joan-etorrietako eta bertan ostatu hartzeko gastuen %100 jasoko da, destinoko herrialdeari dagokion bidaia-poltsa muga izanik. Herrialdean bertan egiten diren joan-etorriak ez dira bidaia gastutzat hartuko, hiri batetik bestera joateko hegaldiak edo tren bidaiak izan ezik.

Bidaia batean herrialde batera baino gehiagotara joaten denean, babestuko den gastua izanen da bidaia-poltsa handiena duen herrialdeari dagokion zenbatekoa eta poltsa txikiagoa duen herrialdeari dagokion zenbatekoaren erdia.

Bidaiaren distantzia 250 km-tik beherakoa denean abiapuntutik destinora eta ez denean gaua ematen destinoan, babestu beharreko gastua izanen da destinoko herrialdeari dagokion bidaia-poltsaren erdia.

Bidaia hori behar bezala justifikatu beharko da laguntza eskatzeko agirietan. Beharrezkoa izanen da nazioartera elkarturik ateratzeko ekintza planaren garapenarekin zerikusi zuzena duela egiaztatzea eta azken justifikazioan bidaiaren txosten xehatua aurkeztea.

Elkarteko enpresen langileek egindako bidaien kasuan, akziodunak, administratzaile bakarrak eta ahaldunak, pertsona fisikoak eta enpresako langileak soilik hartuko dira aintzat. Gehienez ere bidaia-poltsa bat emanen da enpresa eta ekintza bakoitzeko.

c) Bezeroen edo bezerogaien bidaiak.

Proiektuan zehazten diren herrialdeetako preskriptoreen, egungo bezeroen edo bezerogaien bidaiak, elkarteko enpresak bisitatzeko.

Bezeroek edo preskriptoreek jatorrizko herrialdetik Espainiara egindako joan-etorrietako eta ostatu hartzeko gastuen %100 jasoko da, jatorrizko herrialdeari dagokion bidaia-poltsa muga izanik.

Horrez gain, bisita horrekin zuzeneko zerikusia duten antzeko jarduerak biltzen ahalko dira (barruko lekualdaketak, aretoen alokairua eta bestelako gastu batzuk), helburu jakin batzuk lortzeko asmoz.

d) Baterako sustapenerako gastuak.

–Elkartea atzerrian elkarturik sustatzea helburu duten katalogoak, liburuxkak, kartelak, karpetak eta bestelako materiala, inprimatua zein ikus-entzunezkoa, prestatu eta inprimatzea. Material hori diruz lagundu ahal izateko, elkartea nazioartean sustatzeko soilik erabili beharko da, gutxienez atzerriko hizkuntza batean editatuta egon behar da eta PIN logotipoa izan behar du. Logotipo hori http://blogpin.navarra.es/pin/ webgunean deskargatzen ahal da.

–Elkartearen webgunearen diseinua edo bertan egindako aldaketak, planaren xede diren herrialdeetan webgunearen posizionamendua hobetzeko helburua badute (erregistroa eta domeinua barne). Jarraitutako SEO optimizazio estrategia justifikatu beharko da.

–Aurreko sustapen ekintzekin lotuta dauden testuak itzultzeko gastuak.

–Baterako sustapenerako bestelako gastuak.

e) Ferietan eta bestelako ekitaldietan erakusketa batera egitea.

Kanpoko feria edo kongresu sektorialetan parte hartzea, taldea erakusketari edo parte-hartzaile gisa joaten denean.

Ondorengo kontzeptuengatik sartzen ahal dira gastuak:

–Inskripzio eskubideak

–Lekua errentan hartzea

–Feriako katalogoan sartzeko kostua

–Dekorazioa

–Erakustokia mantentzeko gastuak

–Azafatak eta interpreteak

Diruz lagundu ahal izateko, erakustoki, belaontzi, kartel edo antzeko elementu guztiek PIN logotipoa eraman behar dute, eta, horretaz gain, elementu horiek egin izana frogatu eta/edo grafikoki jaso behar da.

f) Aholkularitza espezializatuaren kanpo-kontratazioa.

Zehazki, gastu hauek lagunduko dira diruz, baldin eta baterako ekintza-plana gauzatzeko beharrezkoak direla justifikatzen bada.

–Aholkularitza juridikoa: merkataritza, zerga, administrazio eta lan arlokoa.

–Kontabilitateko eta finantzetako aholkularitza.

–Negozioko aholkularitza eta nazioarteko marketina. Atal honetan ez zaio dirulaguntzarik emanen informazio bilketari, ezta merkatua hautatzeko aholkularitzari ere.

–Kanpoan elkarturik kokatzeko, langileak hautatzen espezializatutako enpresen kontratazioa.

–Aholkularitza kontratatzea homologazio eta ziurtapenen gaietarako.

–Nazioarteko e-Commerce plan bateratu baten diseinua eta inplementazioa kontratatzea: estrategiaren diseinua, baterako denda propioa sortzea, hirugarrenen dendetan presente egotea, merkatu elektronikoetan denda izatea eta elkartearen produktuen eta/edo zerbitzuen sareko marketin estrategiaren inplementazioa finantzatuko dira.

g) Destinoko herrialdean guztien artean lokalak alokatzea, elkarlaneko jarduera egiteko (hornitzeko zentroa, saldu ondoko zerbitzua, biltegia, tailerrak, etab.).

h) Elkarteko enpresek kanpoko merkatu objektiboaren eskaerei asetzeko egiten dituzten produktuen prototipoek edo lankidetzazko prozesuek sortutako gastuak. Kanpoko kontratazioetarako eta materialak erosteko gastuak barne daude, baita prototipoa egiteko beharrezkotzat hartzen diren beste batzuk ere.

4.4. Diruz lagunduko dira 2019ko irailaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitarte egin eta ordaintzen diren gastuak, baldin eta lankidetza akordioa sinatu ondoren eta hura indarrean dagoen bitartean egin badira. Ferien kasuan, irailaren 1a baino lehen egindako gastuak eta ordainketak onartuko dira, betiere hautagarri den epearen barruan egiten diren ferietakoak baldin badira.

4.5. Ez dira diruz lagunduko 100 eurotik beherako gastuak.

5. oinarria. Dirulaguntzaren zenbatekoa.

GASTUAREN KONTZEPTUA

DIRULAGUNTZA

Bidaiak

Herrialdeari dagokion bidaia-poltsaren zenbateko osoa hartzen duten gastu justifikatuak

Elkarteko kudeatzailearen gastuak

%60

Gehienez ere 1.800 euro hilabete eta elkarte bakoitzeko

Gainerako gastuak

%60

Guztira

Gehienez ere 60.000 euro elkarte bakoitzeko

10.000 euro enpresa bakoitzeko

6. oinarria. Eskaeren aurkezpena: epea eta forma.

6.1. Eskaerak aurkezteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta hurrengo hilabetean bukatuko, hileko egun berean.

6.2. Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz (hemendik aurrera, laguntzen fitxa): http://www.navarra.es/home_es/servicios/ficha/8090/Subvencion-para-la-internacionalizacion-agrupada-de-empresas-navarras-2019. Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ez dira aurkeztutzat hartuko laguntzen fitxan dagoen eredura egokitzen ez diren eskaerak, ezta aipatutako fitxa erabiliz telematika bidez aurkezten ez direnak ere. Horrenbestez, aurkeztutzat jotzen ez direnez, eskaera horiek ezin izanen dira zuzendu.

6.3. Laguntza eskaeran adierazi behar da entitate sustatzaileak baduela gaitutako helbide elektroniko bat eta harpidetua dagoela Nafarroako Gobernuaren jakinarazpen elektronikoetarako prozeduretan.

6.4. Honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da, agiriak bereizita eta behar bezala identifikatuta (zein bere izenarekin), dirulaguntzen fitxan eskura dauden ereduei egokituta:

1. agiria: eskaera telematikoa, entitate sustatzailearen datuekin, proiektuari buruzko datu orokorrekin eta dirulaguntzaren xede den nazioartekotze plana gauzatzeko gastuen aurrekontuarekin batera. Ezinbestekoa da .excel formatuan aurkeztea.

Aurrekontu diruz lagungarriaren ehunekoa berbera izanen da elkarteko enpresa desberdinen nahiz kudeatzailearen gastuen kasuan.

2. agiria: enpresa parte-hartzaile bakoitzaren fitxak, sinatuta eta zigilatuta. Ezinbestekoa da .excel eta .pdf formatuan aurkeztea. Pdf berean sartuko dira 3. eta 5. irizpideak egiaztatzeko 7. oinarrian eskatzen diren agiriak. Halaber, enpresa eskatzaileek sozietate elkarturik izanez gero, enpresa onuradunaren nahiz sozietate elkartuen azken bi ekitaldietako urteko kontuak erantsiko dira.

3. agiria: nazioartera elkarturik ateratzeko plana (pdf formatua).

4. agiria: enpresen eta entitate sustatzaileen lankidetza akordioa, sinatuta.

Elkartearen eraketa eskritura, taldea juridikoki eratuta badago.

6.5. Baldin eskaerak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 66. artikuluan aipatutako baldintzak edo bestelako datuak betetzen ez baditu, organo eskudunak entitate interesdunari eskatuko dio gehienez 10 egun balioduneko epean zuzen dezala, eta adieraziko dio zuzendu ezean eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

Ezinen da zuzendu nazioartekotze plana edo 3. eta 5. irizpideak balioesteko eskatzen diren agiriak ez aurkeztu izana. Ez aurkezteak 0 balorazioa ekarriko du dagokion ataleko puntuazioan.

7. oinarria. Dirulaguntzak emateko irizpideak.

7.1. Laguntza hauek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, aurkeztutako eskaerak konparatuko dira, haien artean lehentasuna ezartzeko, balorazio irizpide hauekin bat:

–1. irizpidea: jarduketaren xedeko herrialdea.

10 puntu bitarte baloratuko da Nazioartera Elkarturik Ateratzeko Plana PIN III-ko lehentasunezko herrialdeetara eta Nafarroako espezializazioaren S3 estrategiara egokitzea.

Puntuak taula honi jarraikiz emanen dira:

HERRIALDEA

SEKTOREA

PIN-EKO LEHENTASUNEZKO HERRIALDEA

PIN-EAN LEHENTASUNEZKOTZAT JOTZEN EZ DEN HERRIALDEA

Herrialderako lehentasunezko

sektorea PINaren arabera

10 puntu

Herrialdean PIN lehentasuna ez duen sektorea, baina S3 lehentasuna duena

8 puntu

6 puntu

S3koa ez den sektorea

6 puntu

0 puntu

Lehentasunezko herrialdeak eta sektoreak Nafarroako Nazioarteko Plana deskargatuz kontsultatu daitezke, ondoko helbide honetan: http://blogpin.navarra.es/pin/ (3. ardatza, Lehentasunezko merkatuak).

–2. irizpidea: xedeko herrialde edo merkaturako nazioartekotze planaren kalitatea.

Honako alderdi hauek 70 puntu bitarte baloratuko dira, memorian emandako informazioari jarraikiz, betiere enpresa elkartearen ikuspuntutik azterturik:

ATALA

EDUKIA

PUNTUAK

Lankidetza

Lankidetza maila eta haren kalitatea, 8 puntu arte:

Honako hauek baloratuko dira:

–Lankidetzaren irismena: produktua, sustapena (marka, feria, ekitaldiak, liburuxkak...), merkaturatzea (biltegiratze-lana, garraioa, merkaturatzeko bideak) (5 puntu).

–Elkartzeak nolako abantailak dakarzkion enpresa elkarteari. (3 puntu).

8

Enpresa elkartearen kudeatzailetza

Honako hauek baloratuko dira:

–Nazioartekotzearekin loturiko prestakuntza (1 puntu)

–Nazioartekotze prozesuetan duen esperientzia, oro har (0,2 puntu, esperientzia-urte bakoitzeko, gehienez puntu bat).

–Nazioartekotze prozesuetan destinoko herrialdean duen esperientzia (0,4 puntu, esperientzia-urte bakoitzeko, gehienez 2 puntu).

–Nazioartekotze prozesuetan duen esperientzia, enpresa elkartearen sektore(et)an (0,2 puntu esperientzia-urte bakoitzeko, gehienez puntu bat).

–Enpresa elkarteetan duen esperientzia (0,4 puntu esperientzia-urte bakoitzeko, gehienez ere 2 puntu).

–Kudeatzaileak egin beharreko lanak. Kudeatzailearen lanen zabaltasuna eta garrantzia baloratuko da (nazioartekotze planari dagokionez) (3 puntu gehienez).

10

Kanpoko analisi estrategikoa

Honako alderdi hauen analisi egokia baloratuko da, kontuan izanik nolako sakontasuna eta lotura duten nazioartekotzeko proiektuarekin:

–Xede merkatuaren potentziala (gehienez ere 2 puntu, adierazleetan oinarritutako analisiaren koherentziaren arabera).

–Xede merkatuaren oztopoak, arriskuak eta zailtasunak. Gainditzeko modua (gehienez ere 2 puntu, analisiaren sakontasunaren arabera).

–Xede merkatuko nitxoen eta audientziaren deskripzioa (gehienez ere 3 puntu).

–Banaketa-kanalak (gehienez ere 2 puntu, analisiaren sakontasunaren arabera).

–Konpetentzia (gehienez ere 2 puntu, analisiaren sakontasunaren bidez erakutsitako ezagutzaren arabera).

11

Barne analisi estrategikoa

Produktua edo zerbitzua. Honako hauek baloratuko dira:

–Enpresek elkarterako hautatutako produktuen ezaugarriak eta xede merkatuan dituzten lehiakortasun faktoreak behar bezala deskribatzea (teknologia, diseinua, marka eta prezioa), gehienez ere 2 puntu.

–Eskaintza bateratuaren balioa.

Produktuen osagarritasuna, elkartearen eskaintzaren marketinak duen koherentzia zehazten duena (produktua, prezioa, kanala eta sustapena), 2 puntu gehienez ere.

Eskaintzak bezeroen beharrak konpetentziak baino hobekiago asetzeko duen gaitasuna (gehienez ere 3 puntu).

7

AMIA (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak)

Baloratuko da behar bezala aztertu ote diren enpresa elkartearen indarguneak, ahuleziak, mehatxuak eta aukerak:

1,5 puntu behar bezala aztertu den atal bakoitzeko.

Puntu bat kalitate ertaina duen atal bakoitzeko.

0,5 puntu axaleko azterketa duen atal bakoitzeko.

6

Planifikazioa

Helburuak. Honako hauek baloratuko dira:

–Zer neurritan diren berariazkoak, neurgarriak, errealistak eta garrantzitsuak (gehienez ere 4 puntu).

–Jarduketaren eragin sozioekonomikoa: esportazioetan eta enpleguan duen eragina (gehienez ere 5 puntu).

–Zer neurritan diren aurrerapauso bat elkarteari diruz lagundutako azken planean aurkeztutakoen aldean (1): gehienez ere 3 puntu.

12

Destinoko herrialderako ekintzen plan orokorra. Honako hauek baloratuko dira:

–Edukiaren azalpen egokia eta egutegia: 4 puntu gehienez ere.

–Balorazio ekonomikoa (aurrekontua): 3 puntu gehienez ere.

–Justifikazioa, aurreko puntuan proposatutako helburuei begira: 4 puntu gehienez ere.

11

Planaren bideragarritasuna: proiektuaren garapen maila, proposamenari sendotasuna ematen dioten aurrekariak, gauzatzeko gaitasunaren fidagarritasuna eta emaitzak lortzeko segurtasuna.

5

(1) Aurreko deialdietan dirulaguntzarik jaso ez duten elkarteen puntuazioa, atal honetan, onuradunei emandako puntuazioen batezbestekoa izanen da.

Memorian behar adinako informaziorik ez agertzeagatik baloratu ezin diren irizpideek ez dute punturik jasoko.

–3. irizpidea: Nafarroako Foru Komunitatean kalitateko enplegua sortzeko duen eragina.

KONTRATU FINKOA DUTEN PLANTILLAKO PERTSONEN

KOPURUAREN IGOERA (LANALDI OSOAN)

(2017-2018ko DATUEN ERKAKETA, ABENDUAREN 31ra ARTEKOAK)

PUNTUAK

Pertsona bat edo gutxiago igotzea

2

Bi pertsona igotzea

4

Hiru pertsona baino gehiago igotzea

6

Justifikatzeko, enpresak Nafarroan duen kotizazio kontuaren kodeari dagozkion lan bizitzaren txostenak aurkeztu beharko ditu, 2017ko abendutik 2018ko abendura bitartekoak.

–4. irizpidea: Enpresak PIN IIIren talentuaren ardatzarekin duen konpromisoa.

Gehienez 4 punturekin baloratuko dira honako inguruabar hauek:

  • Deialdiaren aurreko bi urtean Talentuaren PIN bankuan sartutako pertsonak (blogpin.navarra.es) kontratatu izana.
  • Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko dirulaguntzen deialdietako pertsona onuradunak hartu izana Nafarroako enpresak atzerrian duen filial edo sukurtsal batean aritzeko.

Irizpide hau baloratzeko, laguntza eskaerarekin batera, kontratuak aurkeztu beharko dira.

KONTRATATUTAKO EDO PRAKTIKETAKO PERTSONA KOPURUA

PUNTUAK

Pertsona bat

2 puntu

Bi pertsona edo gehiago

4 puntu

–5. irizpidea: enpresak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin duen konpromisoa, gehienez 5 puntu.

Laguntza eskaera egiteko unean honako hauek aurkeztuz frogatuko da enpresak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin duen konpromisoa:

  • Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako plana.
  • Eskuduna den entitate batek emandako aitortzak edo bereizgarriak (esate baterako, Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioaren “Berdintasuna enpresan” deituriko bereizgarri ofiziala edo NEEZEren “Reconcilia zigilua”, etab.).
  • “Enpresaren ekintzak berdintasunaren alde” izeneko agirian jasotako praktikaren bat gauzatzea, behar bezala frogatzeko moduan. Aipatutako agiria laguntzen fitxan dago eskura.

ENPRESAK BERDINTASUNAREKIN DUEN KONPROMISOA

PUNTUAK

Berdintasunaren aldeko praktikak (puntu bat emanen da praktika bakoitzeko)

3 puntura bitarte

Berdintasun plana, edo bereizgarriak eta aintzatespenak

5 puntu

3., 4. eta 5. irizpideak baloratzeko, enpresen puntuazioen batez besteko aritmetikoa kalkulatuko da elkartearen puntuazioa lortzeko.

7.2. Nazioartekotze Planaren kalitatearen atalean (2. irizpidea) 30 puntura iristen ez diren proiektuak aurkezten dituzten enpresak ezin izanen dira dirulaguntzen onuradun izan.

7.3. Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, gutxieneko puntuazioa gainditu eta balorazio handiena eskuratzen duten eskaerei 4. oinarrian ezarritako laguntza-intentsitatea aplikatuko zaie, deialdi honetarako aurrekontuan erabilgarri dagoen kreditua agortu arte.

7.4. Elkarte berak bi laguntza eskaera aurkezten baditu bi merkatu desberdinetarako eta Nazioartekotze Planean eskatzen den gutxieneko puntuazioa gainditzen badu, bigarren dirulaguntzaren onuradunak izaten ahal dira baldin eta nahikoa kreditu badago eskaera bakarra aurkeztu duten eta gutxieneko puntuazioa gainditu duten gainerako eskatzaileei laguntza emateko.

7.5. Era berean, lau deialditan onuradunak izan diren eta merkatu desberdin baterako proiektu berri bat aurkezten duten elkarteak onuradunak izaten ahal dira, baldin eta nahikoa kreditu badago Nazioartekotze Planean eskatzen den gutxieneko puntuazioa gainditu duten eta lau urte horietan zehar dirulaguntzarik jaso ez duten gainerako eskatzaileei laguntza emateko.

8. oinarria. Dirulaguntza ematea.

Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak oinarri hauetan ezarritako balorazio irizpideei jarraituz ebaluatuko ditu eskaerak, eta organo eskudunari dirulaguntza ebazteko proposamena igorriko dio, non adieraziko baita onuradunek dirulaguntza lortzeko betebehar guztiak betetzen dituztela.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia izanen da dirulaguntzak emateari buruz ebazteko organo eskuduna. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik gehienez ere 3 hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpen hori.

Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskaera ezetsitzat joko da.

Berariazko edo presuntziozko ezespenaren aurka, interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

9. oinarria. Diruz lagundutako jarduera justifikatzea.

Entitate sustatzaileak dirulaguntza jasoko duen jarduera justifikatu beharko du honako epe hauetan:

–2020ko ekainaren 30ean, konturako ordainketa justifikatzeko.

–2021eko urtarrilaren 22an, dirulaguntzaren azken justifikazioa egiteko.

Jarduera justifikatzeko, agiri hauek aurkeztu beharko dira modu telematikoan, laguntzen fitxaren bidez, bertan adierazitako formatuan eta edukiarekin:

A) Konturako ordainketa justifikatzeko:

–5. agiria. Konturako ordainketaren eskaera.

B) Azken justifikazioa egiteko:

–6. agiria. Azken ordainketaren eskaera. Elkarteko enpresa bakoitzak (edo elkarteak berak, dirulaguntzaren onuraduna bada) guztira egindako gastu diruz lagungarrien zerrenda egiaztatzen du.

–7. agiria. Gastuen eta ordainketen frogagirien kopiak.

–8. agiria. Elkarteko enpresei jasanarazitako gastuen frogagirien kopiak. (Ez da beharrezkoa dirulaguntzaren onuraduna legalki eratutako elkarte bat bada).

–9. agiria. Azken justifikazioaren memoria.

–10. agiria. Proiektuaren finantzaketaren iturriei buruzko erantzukizunpeko adierazpena, laguntzaren fitxan dagoen ereduaren arabera.

–11. agiria. Laguntzen publizitatearen frogagiriak.

–12. agiria. Bidaien ziurtagiriak.

–13. agiria. 12.000 eurotik gorako gastuen kasuan, gastu horiek efizientziaz eta ekonomiaz egin direla egiaztatzen duen agiria, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluak ezarritakoaren arabera.

–Ebaluazio inkesta: sarean eginen da, elkarteko enpresa bakoitzeko bat, Nafarroako Gobernuaren Atariaren zerbitzuen katalogoko fitxarako esteka erabiliz: http://www.navarra.es/home_es/servicios/ficha/8090/Subvencion-para-la-internacionalizacion-agrupada-de-empresas-navarras-2019.

Laguntzen fitxan ezarritako eredu eta argibideen arabera aurkeztuko da eskatutako dokumentazioa.

10. oinarria. Diruz lagundutako proiektuetako aldaketak.

10.1. Azken ordainketaren ebazpenean, gehienez ere %20ko konpentsazioak onartzen ahalko dira dirulaguntza emateko ebazpenean aurreikusitako gastu diruz lagungarrien artean, betiere diruz lagundutako aurrekontuaren zenbatekoa eta proiektuaren helburuak aldatzen ez badira eta diruz lagundutako jardueraren izaera mantentzen bada.

10.2. Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzak aldatzen badira, laguntza emateko ebazpena aldatzeko eskatzen ahal da, baldin eta:

a) Eskaera egiteko unean aurreikusi ezin ziren arrazoien ondorioz egin badira aldaketak.

b) Ez bada emandako zenbatekoa areagotzen.

c) Proiektua gauzatzeko epea amaitu baino 4 hilabete lehenago egiten bada eskaera.

10.3. Elkarteko parte-hartzaileetan aldaketarik eta behar baino lehenagoko bajarik bada, elkarteak eta entitate sustatzaileak aho batez onartu beharko dute, eta Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak onartu.

11. oinarria. Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

Dirulaguntza jasotzen duten onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntzaren esleipena jakinarazi eta hilabeteko epean, telematikoki aurkeztea dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko aitorpena, gardentasunari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c artikuluan eskatzen eta irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuan arautzen dena, laguntzen fitxan eskura dagoen ereduaren araberakoa.

Onuradunak ez badu betetzen gardentasunari buruz informatzeko betebehar hori, ez da ordainduko onartutako dirulaguntza.

b) Diruz lagundutako proiektua egin eta justifikatzea aurreko oinarrian ezarritako moduan.

c) Dirulaguntza hau jaso izana adieraztea elkartearen webgunean edo, halakorik ez badago, elkarteko enpresen webguneetan, baita diruz lagundutako gastuen frogagirietan ere (3. oinarrian adierazitakoak). Horretarako, Nafarroako Nazioarteko Planaren (PIN) logotipoa txertatu beharko da.

d) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

e) Laguntzen fitxan eskura dagoen eraginkortasun adierazleen galdetegia aurkeztea, 2021eko ekitaldia bukatu ondoren.

Oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezik, onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da edo diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, dirulaguntza kobratzeko eskubidea gal daiteke, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

12. oinarria. Dirulaguntzaren ordainketa.

12.1. Dirulaguntzaren ordainketa bitan eginen da:

–Dirulaguntzaren konturako ordainketa: Diruz lagundutako proiektuaren aurrekontu osotik, egiaztatutako gastuen ehunekoari dagokion dirulaguntzaren ehunekoa ordainduko da; onartutako zenbatekoaren %50, gehienez ere. Konturako ordainketa justifikatzeko unean ez bada aurrekontuko gastuen %50 egin, justifikatu gabeko zatia kobratzeko eskubidea galduko da; onartutako zenbatekoaren %50, gehienez ere.

–Azken likidazioa: azken frogagiriak aztertuta, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak organo eskudunari igorriko dio azken likidazioaren ebazpenaren proposamena. Horrekin batera, txosten bat aurkeztuko da, dirulaguntza emateko arrazoi izandako xedeak betetzen direla eta onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten baldintzak betetzen dituztela ziurtatzen duena. Justifikatutako gastuei dagokien dirulaguntza ordainduko da konturako ordainketa deskontatuta; onartutako zenbatekoaren %50, gehienez ere.

12.2. Diruz lagundutako proiektuaren aurrekontu osoaren %60 gauzatzen ez duten enpresek dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko dute, eta, hala badagokio, konturako ordainketa gisa ordaindutakoa itzultzeko eskatuko zaie.

13. oinarria. Baliabide elektronikoen bidezko harremanak.

13.1. Laguntzen eskaera eta eman beharreko dokumentazio guztia telematika bidez aurkeztuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren tramiteen katalogoan dagoen laguntzen fitxaren bidez.

13.2. Administrazio egintzen jakinarazpena eta laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak egiteko, entitate sustatzailearen gaitutako helbide elektronikoa baliatuko da, dirulaguntzak eskatzeko inprimakian adierazitakoa.

Helbide elektroniko gaitua Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren helbidean (http://notificaciones.060.es) eskuratu daiteke. Horretarako, ziurtagiri digitala eduki behar da. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza egin beharko da, helbide elektroniko gaitua lortzen den helbide berean.

14. oinarria. Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatuek edo partikularrek, Espainiakoek nahiz atzerrikoek, ekintza beretarako emandako beste laguntza batzuekin.

Kasu horretan, jarduera bererako emandako dirulaguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izango du gainditu onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.

15. oinarria. “De minimis” laguntzak.

Deialdi honetako dirulaguntzak “de minimis” laguntzak dira, Europako Batzordeak abenduaren 18an emandako 1407/2013 Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamendurako Itunaren 107. eta 108. artikuluak “de minimis” laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da.

Erregelamendu horrekin bat, edozein enpresari hiru zerga-ekitaldiko edozein alditan emandako “de minimis” laguntza guztien batura ezin da 200.000 eurotik gorakoa izan. Aipatu erregelamenduaren 2.2 artikuluan ezarrita dago enpresa bakarraren definizioa.

Horretarako, onuradunek kasuan kasuko zerga-ekitaldian eta aurreko bi zerga-ekitaldietan hartutako bestelako “de minimis” laguntzak aitortu beharko dituzte eskabide-orrian.

16. oinarria. Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) paratuko ditu ikusgai emandako dirulaguntzak, honako datu hauekin: deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri egozten zaion, onuraduna eta emandako diru kopurua.

Deialdi honen emaitzak Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko tramiteen katalogoaren laguntzen fitxan ere argitaratuko dira.

17. oinarria. Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

2. ERANSKINA

2019ko bidaia-poltsak (eurotan)

HERRIALDEA

BIDAIA-POLTSAREN
ZENBATEKOA

ALBANIA

980

ANGOLA

2.760

SAUDI ARABIA

1.960

ALJERIA

640

ARGENTINA

2.660

ARMENIA

1.640

AUSTRALIA

3.100

AZERBAIJAN

1.960

BANGLADESH

2.440

BIELORRUSIA

1.180

BOLIVIA

2.560

BOSNIA-HERZEGOVINA

860

BOTSWANA

2.720

BRASIL

2.500

BRUNEI

3.100

KAMERUN

1.700

KANADA (EKIALDEKO KOSTA)

1.800

KANADA (MENDEBALDEKO KOSTA)

2.280

TXAD

1.800

TXILE

2.880

TXINA

1.900

KOLONBIA

2.120

KONGO

2.760

HEGO KOREA

1.960

BOLI KOSTA

2.120

COSTA RICA

2.120

KROAZIA

980

KUBA

1.560

EKUADOR

2.120

ESTATU BATUAK (ZENTROA)

1.820

ESTATU BATUAK (EKIALDEKO KOSTA)

1.500

ESTATU BATUAK (MENDEBALDEKO KOSTA)

2.340

EGIPTO

1.320

EL SALVADOR

2.120

ARABIAR EMIRERRI BATUAK

1.620

ETIOPIA

1.780

FILIPINAK

2.520

GABON

2.120

GEORGIA

1.720

GHANA

2.120

GUATEMALA

2.120

GINEA BISSAU

1.560

GINEA KONAKRY

1.640

EKUATORE GINEA

1.800

HONDURAS

2.120

INDIA

2.500

INDONESIA

1.500

IRAN

2.120

IRAK

2.200

ISLANDIA

1.480

ISRAEL

1.320

JAMAIKA

2.000

JAPONIA

3.320

JORDANIA

1.800

KAZAKHSTAN

1.980

KENYA

1.960

KIRGIZISTAN

2.220

KUWAIT

2.080

LIBANO

1.480

LIBERIA

1.640

LIBIA

1.320

MADAGASKAR

2.940

MALAYSIA

2.000

MALAWI

2.660

MALI

2.080

MAURITANIA

1.320

MAROKO

600

MEXIKO

1.820

MOLDAVIA

1.320

MONGOLIA

2.780

NAMIBIA

2.700

NEPAL

2.720

NIKARAGUA

2.120

NIGERIA

1.320

ZEELANDA BERRIA

3.260

OMAN

1.960

PAKISTAN

2.160

PANAMA

2.120

PARAGUAI

2.600

PERU

2.600

PUERTO RICO

1.640

QATAR

1.780

AFRIKA ERDIKO ERREPUBLIKA

1.900

KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA

2.360

DOMINIKAR ERREPUBLIKA

1.480

ERRUSIA

1.660

SENEGAL

1.480

SERBIA ETA MONTENEGRO

980

SINGAPUR

2.700

SIRIA

1.480

SOMALIA

1.960

SRI LANKA

2.300

HEGOAFRIKA

2.020

THAILANDIA

2.360

TAIWAN

2.500

TUNISIA

700

TURKMENISTAN

2.280

TURKIA

1.240

UKRAINIA

960

URUGUAI

2.760

UZBEKISTAN

1.920

VENEZUELA

2.120

VIETNAM

3.260

YEMEN

1.800

ZAMBIA

2.760

ZIMBABWE

2.740

NORVEGIA

1.100

SUITZA

920

ALEMANIA

740

AUSTRIA

980

BELGIKA

660

BULGARIA

1.480

ZIPRE

1.140

DANIMARKA

740

ESLOVAKIA

900

ESLOVENIA

860

ESTONIA

1.000

FINLANDIA

860

FRANTZIA

780

GREZIA

900

HUNGARIA

1.140

IRLANDA

700

ITALIA

740

LETONIA

620

LITUANIA

860

LUXENBURGO

780

MALTA

1.140

HERBEHEREAK

800

POLONIA

1.140

PORTUGAL

540

ERRESUMA BATUA

700

TXEKIAR ERREPUBLIKA

1.140

ERRUMANIA

600

SUEDIA

980

Iragarkiaren kodea: F1908622