152. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA 811E/2019 Ebazpenaren aurka.

Deialdi bat onetsi da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladoreen 110 lanpostu betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez, eta, horrekin batera, izangaien zerrendak osatzeko, hautaproben bidez, horrelako lanpostuetan jarduteko, aldi baterako kontratazioaren bidez edo aldi baterako barne igoeraren bidez. Deialdia onesteko 811E/2019 Ebazpena Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak uztailaren 2an onetsi, eta 2019ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 5ekoan. Iragarkia:

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu da deialdiaren oinarriak onesten dituen ebazpen horren kontra. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118.2. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Iruñeko Tutera kaleko 20an.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako moduan aurkeztu behar dira alegazioak.

Iruñean, 2019ko uztailaren 29an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1910197