152. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Borondatezko birzatitze proiektua eta hirigintza hitzarmena
UE.0.10 A exekuzio unitatean. Hasierako onespena

Ultzamako Alkatetzak, 2019ko uztailaren 30ean emaniko 175/2019 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi du borondatezko birzatitze proiektuaren eta hirigintza hitzarmenaren espedientea aprobetxamenduaren %10 Udalari laga eta diruz ordaintzeko, hori guztia Larraintzarko (Ultzamako Bailara) 13. poligonoko 66. lurzatiko UE.0.10 A exekuzio unitateari dagokionez.

Espedientea jendaurrean egonen da Udal honetako Idazkaritzan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 95.3.b), 96.3.c), 25. eta 26. artikuluetan, haiekin bat heldu direnetan eta arau bereko 149.etik 156.era, 168.etik 170.era eta 72., 74., 79. eta haiekin bat heldu diren zenbakietan ezarritako ondorioetarako.

Larraintzarren (Ultzamako Bailara), 2019ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1910252