152. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Ur Batzarreko zinegotzi delegatua izendatzea

2019ko uztailaren 8an, Tuterako Udaleko alkate udalburu eta Udalaren Ur Batzarreko buru denak ondoko ebazpena eman zuen:

“Tuterako Udalaren Ur Batzarra arautzen duen Erregelamendu Orokorraren 13. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Tuterako Udalak, 2019ko uztailaren 1ean egin osoko bilkuran, izendatu zituen Udalaren erakunde autonomo hori osatzen duten Gobernu Batzarreko zinegotziak eta bizilagunak, alkatea izanik haren buru.

Udalaren Erregelamendu Orokorrean 25. artikuluak honako hau xedatzen du:

“Batzarreko buruak zinegotzi delegatu bat izendatzen ahalko du, Gobernu Batzarreko kide diren zinegotzien artetik.

Zinegotzi delegatuak Batzarreko buruak dituen ahalmen eta eskumenak izanen ditu.”

Kontuan harturik aurrekoa eta Batzarreko buruari Erregelamendu Orokorraren 24. artikuluak aitortzen dizkion eskumenak,

EBAZTEN DUT:

1. Anichu Agüera Angulo izendatzea Tuterako Udalaren Ur Batzarreko zinegotzi delegatu.

2. Zinegotzi delegatuak Erregelamendu Orokorraren 24. artikuluak Batzarreko buruari esleitzen dizkion ahalmen eta eskumen guztiak izanen ditu.

3. Izendapen honek 2019ko uztailaren 18tik aurrera izanen ditu ondorio guztiak.

4. Ebazpen honen berri Tuterako Udalaren Osoko Bilkurari eta Udalaren Ur Batzarrari ematea, interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.”

Tuteran, 2019ko uztailaren 8an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L1909531