152. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Aldaketa, Eremu publiko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin-betiko onespena

Leitzako Udalak, 2019ko maiatzaren 24an egindako osoko bilkuran, eremu publiko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza aldatzeko hasierako onespena eman zuen.

Erabaki hori 2019ko ekainaren 6an argitaratu zen, 2019ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Epe hori iragandakoan inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsirik gelditu da aipatu ordenantzen aldaketa; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legean eman dion idazketaren ariora.

Leitzan, 2019ko uztailaren 25ean.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Tarifen eranskina

a) Terrazak: 23,36 euro mahai bakoitzeko. Herriko jaietan jartzen den aparteko mahai bakoitzeko, 10,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L1910118