152. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Udalkideen ordainsariak

Leitzako Udalak, 2019ko ekainaren 25ean egindako bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Ikusirik abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legearen 15. artikulua, “Nafarroako udalentzako konpentsatzioa, hautetsiei beren karguan aritzeagatik ordaindutakoaren aldera”.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoa.

Gaia aztertu ondoren, ERABAKI DA:

1.–Urteko ordainsari hauek ezartzea, ondotik zehazten diren kargudunentzako, 2019ko ekainaren 25etik aitzinako ondorioekin:

–Kargua dedikazio partzialean edo esklusiboan betetzen ez duten zinegotziak: 80 euro osoko bilkuretara joaten diren aldiro, eta gehienez ere 12 bilkura urtean.

–Karguan aritzean sortzen diren gastuen kalte-ordainak agiri bidez frogatu beharko dira. Bidaia bere ibilgailuan egiteagatik, 0,30 euro ordainduko dira kilometro bakoitzeko.

Leitzan, 2019ko uztailaren 25ean.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1910117