152. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Alkatearen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Leitzako Udalak, 2019ko ekainaren 25ean egindako bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Kontuan izanik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatua, udalbatzetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz, Udalbatzak honako hau

ERABAKI DU:

1.–Alkatearen dedikazioaren eta ordainsarien araubidea ezartzea:

Alkateak dedikazioa osoa izanen du. Ordainsari gordina 31.847,20 eurokoa izanen da urtean. Udalak bere gain hartuko du Gizarte Segurantzari eman beharreko enpresa kuotaren ordainketa.

2.–Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Leitzan, 2019ko uztailaren 25ean.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1910116