152. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

Aldaketa Iturmendiko udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Iturmendiko Udalak, 2019ko apirilaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Iturmendiko udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzaren testuan. Ordenantzaren behin betiko testua 2016ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 19an.

Onespenaren erabakia 2019ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 23an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kolunbarioa (20 urteko eperako).

1.–Lehenengo lagapena, prezioa urteko:

1.1. Iturmendin erroldatua: 10 euro.

1.2. Erroldatu gabea: 20 euro.

[2 puntua kendu da: Bigarren lagapena eta hurrengoak, espazio berean].

Oharra kolunbarioei buruz: lagapenak eta haien tasak banakakoak dira; hau da, kolunbario beraren bigarren lagapenean edo hurrengoetan, azken lagapenaren prezioa gehituko zaie aurrekoei, haien epearen barnean bat egiten badute.

Tasen ordainketa bakarra eginen da, denboraldiari dagokion zenbateko osoa ordainduz, lagapena eskatu eta eman ondotik.

Iturmendin, 2019ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Victoriano Gabirondo Lanz.

Iragarkiaren kodea: L1909554