152. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena eta eskumenen eskuordetzea

Alkatetzaren 2019/221 Ebazpena.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen (LBRL) 23. artikulua, eta Toki Entitateen Araubide Juridikoa, Funtzionamendua eta Antolakuntza arautzen duen azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuaren (ROF) 52.2 artikuluak ikusita.

Tokiko Gobernu Batzordea Alkateak eta beste zenbait zinegotzik osatzen dutela ulertuta. Alkateak libreki izendatu eta kargutik kendu ahal ditu, Osoko Bilkurari haren berri emanez, eta ezin dira zinegotzien legezko kopuruaren herena baino gehiago izan.

Kontuan harturik LBRLren 23.2 artikulua eta ROFen 53.1 artikuluak zehazten dutena, Tokiko Gobernu Batzordeari dagokio, eskumen eskuordetuezin gisa, Alkateari laguntza ematea bere egitekoetan, eta Osoko Bilkurak, Alkateak edo legeak eskuordetzen dizkioten eskumenak.

LBRLren 21.3 artikuluan, ROFen 43. eta 114. artikuluetan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa arautzen duen urriaren 1eko 40/2015 Legearen (LRJSP) 9. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, Alkatetza honek esleituak dituen hainbat eskumen Tokiko Gobernu Batzarraren esku uzteko ahalmena duela ulertuz.

Horrenbestez, LBRLren 23. artikuluak eta ROFen 43.2, 52. eta 53.2 artikuluak ematen dizkion ahalmenak erabiliz, Alkatetza honek ebatzi du:

1.–Tokiko Gobernu Batzarra osatzeko honako zinegotzi hauek izendatzea:

–Alkate presidentea: Silvia Marañon Chasko.

–Zinegotziak: Lur Iosu Larraza Lopez eta María Saez de Albeniz Bregaña.

Alkateak batzordeko laugarren kide bat izendatzeko ahalmena gordetzen du.

2.–Adieraztea ezen Tokiko Gobernu Batzarra eratzeko bilkura 2019ko uztailaren 2an egin zela, goizeko 08:30ean.

3.–Finkatzea hileko bigarren ostiraletan jaieguna ez bada, Tokiko Gobernu Batzarraren bilkura arruntak egingo direla, goizeko 08:30etan, Etxarri Aranazko Udaletxean.

Deialdiak posta elektronikoz jakinaraziko dira bilkura baino bi egun lehenago.

Alkateak ohiko bilkuraren data eta ordua aldatu ahal izango du, baita bertan behera utzi ere, arrazoituta, Aste Santua, Eguberriak edo bestelako ospakizunak dela medio. Era berean, bilera astean bertan edo hurrengoan atzeratu edo aurreratu ahal izango du, aurreikusitako eguna ezeguna denean edo bestelako arrazoiengatik, dagokion moduan justifikatuta.

4.–Tokiko Gobernu Batzordeak LBRLren 23.2 artikuluak eta ROFen 53.1 artikuluak zuzenean esleitzen dizkion laguntza eta aholkularitza eginkizunak bereganatuko ditu, baita legeek zuzenean esleitzen dizkiotenak ere eta, Alkatetza honek eskuordeturik, jarraian zerrendatzen diren eskudantziak hartuko ditu:

–Lan eskaintza publikoa onesta osoko bilkuran onetsitako aurrekontuaren eta plantillaren arabera; langileak hautatzeko proben eta lanpostuak betetzeko lehiaketen oinarriak onestea.

–Zehazki osoko bilkuran onetsi beharrekoak ez diren planeamendu orokorra garatzeko, hirigintza kudeatzeko eta urbanizazio proiektuetarako planeamendu tresnak onestea.

–Mota guztietako kontratazio eta kontzesioak egitea, haien zenbatekoa aurrekontuko baliabide arrunten %10 baino gehiago ez bada; horien artean urte anitzetakoak ere sartzen dira, lau urte baino gehiago iraun behar ez badute, eta urteko guztien zenbateko metatuak aipatu portzentajea gainditzen ez badu. Zenbateko horiek aldatuko balira edo kontratu publikoei buruzko ondorengo foru legeetan handiagoak izanen balira, oraingoan zehaztutako zenbatekoak muga berrietara egokituko dira.

5.–Alkateak eskuordetu ez dituen eskudantziez baliatuz ematen dituen ebazpenen balio bera izanen dute Tokiko Gobernu Batzarrak hartzen dituen erabakiek; nolanahi ere, erabakiak Batzarraren funtzionamendurako arauekin bat hartu beharko dira.

6.–Eskuordetza hori ez da ezeztatuko Alkatetzaren titularra edo Tokiko Gobernu Batzarraren osaera aldatze hutsagatik. Eskuordetza ezeztatu edo aldatzeko, emateko eskatzen diren bezalako formalitateak bete beharko dira.

7.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaleko iragarki oholean argitaratzeko agintzea, ROFen 44.2 artikuluan ezarritako ondorioak izan ditzan. Hala ere, eskurantzen eskuordetzak ondorioak sortuko ditu dekretu honen dataren biharamunetik aurrera.

8.–Banan-banan jakinaraztea ebazpen honek ukitutako zinegotziei, kasua bada kargua har dezaten Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan lege beraren 52.4 artikuluari dagokionez ezarritako ondorioetarako. Dena den, erabaki honek indarra hartuko du sinatzen den egunaren biharamunetik aitzina.

Alkateordearen eta Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapenek indarra hartzeko, zinegotzi interesdunak onartu beharko ditu. Hartara, onartutzat hartuko dira, hiru egun baliodunen buruan, behar den jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita, kontrakorik espresuki adierazten ez badu.

9.–Erabaki honen berri ematea Udaleko Osoko Bilkurari bere edukia ezagutzeko.

Etxarri Aranatzen, 2019ko uztailaren 24an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L1910003