152. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETSAIN

1-6/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Etsaingo Kontzejuko Batzarrak, 2019ko uztailaren 12an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 1-6/2019 aldaketak urte bereko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

Etsainen, 2019ko uztailaren 12an.–Kontzejuko burua, Máximo Santesteban Cizur.

Iragarkiaren kodea: L1909568