152. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Xehetasun-azterketa 11. poligonoko 277. lurzatian.
Hasierako onespena

Alkatetzak, 2019ko uztailaren 2ko 243/19 Ebazpenaren bidez, xedatu zuen hirigintza antolamenduko tresna hau hasiera batean onestea:

–Sustatzailea: Recubrimientos Plásticos SA (REPLASA).

–Proiektua: xehetasun-azteketa (aldaketa).

–Eremua: katastroko 11. poligonoko 277. lurzatia, Astrainen.

–Prestatze data: 2019-04-15.

–Nork prestatua, teknikaria: Samuel Urtasun Fuertes (arkitektoa).

–Xedea: lekuz aldatzea aurreko xehetasun-azterketan ezarritako muga-lerroa, produktu kimikoak biltegiratzeko (APQ) eraikinaren zabalkuntzarako, eremua ixten duen hesitik 3 metrora gera dadin.

–Txostenak: onespenaren aldekoak.

–Prozedura: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21-1-j artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoa bete dadin, ebazten dut:

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoa bete dadin, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Udalaren bulegoetan, interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Gazolatzen, 2019ko uztailaren 2an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L1909566