152. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAIBAR

Usategiak enkante publikoan

Enkante publikoan ematen da, ahozko prozeduraren bidez, minus 2 (-2) zenbakitik 17ra eta 26tik 43ra bitarteko usategiak alokatzeko, uso migratzaileak usadiozko moduan ehizatzeko 2019-2020ko denboraldian, NA-10443 matrikuladun barrutian, Baraibarko Kontzejuan.

Heldu den abuztuaren 31n, eguerdiko hamabietan, eginen da enkantea, Baraibarko Kontzeju Aretoan.

Enkante honetan adjudikatzen ez diren usategiak berriz emanen dira enkantean, irailaren 6an, toki eta ordu beretan, %10eko beherapenarekin. Bigarren enkante horretan ere adjudikatzen ez badira, horren ostean eginen den hirugarren enkantean adjudikatuko dira.

Hasierako prezioak, gora jotzekoak edo hobetzekoak, etab. ikusgai daude baldintza-agirian, eta Baraibarko Kontzejuko Alkatetzan eta www.baraibar.eus web-orrian kontsulta daiteke. Harremanetarako telefonoa honako hau da: 607181744.

Baraibarren, 2019ko uztailaren 18an.–Kontzejuburua, Mikel Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L1909660