152. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

236/2019 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, proiektuak, kultur jarduerak eta ereduko programak interes sozialeko deklaratzen dituena Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta bere zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

2019ko maiatzaren 1etik 31ra arte, besteak beste, honako pertsona eta entitate hauek eskaera aurkeztu zuten proiektuak, kultur jarduerak edo ereduko programak interes sozialeko deklaratzeko:

Navarra Cultural fundazioa

“Juicio Final” film laburra

Nafarroako Moda Sortzaileen Elkartea

Pasarela 948

Nafarroako Bertsozale Elkartea

Bertsolaritzaren transmisioa eta sustapena Nafarroan

Raúl Madinabeitia Management y Producción SLU.

La Música de tu historia. Música y cerebro en comunidad Fase I Y Fase II. Los acordes de la memoria

Gautxoriak Soul Club elkartea

Beltza Weekend jaialdia

ADItech fundazioa

SciencEkaitza

Iruñeko Jaiotzen Elkartea

Iruñeko Jaiotzen Elkartearen jarduera

Agoizko San Migel parrokia

Agoizko San Migel elizako portada zaharberritzea

Erreniega Abesbatza

Kontzertuen urteko oinarrizko programazioa

“Navarjota” Nafarroako Jotaren Elkartea

Nafarroako Jotaren lehiaketa ofiziala Burlatan

Larraungo erraldoi eta buruhandien konpartsa elkartea

Larraungo erraldoi eta buruhandien konpartsa

Aralarko San Migel santutegia

Santutegia erantsia duen eraikina eta ostatua zaharberritzea

“Buztintxuri” erraldoi eta buruhandien konpartsa

Buztintxuriko konpartsa txikia eta buruhandiak

Gayarre Antzokia udal fundazioa

Gayarre Antzokia udal fundazioaren jarduera

Nafarroako almadiazainen kultur elkartea

Almadiaren museoa-Nafarroako almadiazainen kultur elkartea

Arrosadiko Kultur Koordinakunde-Federazioa

La Motxuela aldizkaria

ANDITEC elkartea

Navarra LAN Party

NSK Neskak elkartea

NSK Neskak Blues Rock Festival

DICTEL elkartea

Dibulgazio zientifiko eta teknologikorako proiektua Estellerrian

Paz de Ziganda Ikastolako Helduen Abesbatza

Abestu gure Queen-Abesbatza eta banda kontzertuak Queen taldearen musikarekin.

Donald Francisco Navas Zeledón

“El Secreto de Martín” dokumentala

Solax Company S. Microcoop.

Matrioskas, las niñas de la guerra (film luzea-dokumentala)

Untzueko San Millán parrokia

Untzueko San Millán parrokiako erretaula zaharberritzea

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 12. artikuluan aurreikusitako jarduketak burutu ondoren, Mezenasgo Batzordeak eskaera hauek eta dagokien dokumentazioa igorri zizkion Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluari, ebaluazioa egin zezan.

Eskaerak aztertu ondoren, Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluak, 2019ko ekainaren 27an, proposamen bat igorri zion Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiari, kultura arloko diren proiektu eta jarduerak interes sozialeko deklara ditzan, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta bere zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, legezko testu horren 6.2 artikuluan aurreikusitako irizpideak aplikatuz, hala hartuak izatea merezi dutenez.

Larraungo erraldoi eta buruhandien konpartsa elkarteak eta Buztintxuriko erraldoi eta buruhandien konpartsak aurkeztutako proiektuen kasuan, interes sozialeko deklarazioak figuren diseinuarekin eta eraikitzearekin lotutako zatia baizik ez du hartzen. Nafarroako Bertsozale Elkarteak aurkeztutako “Bertsolaritzaren transmisioa eta sustapena Nafarroan” izeneko eskaerari dagokionez, ez zaio interes sozialeko deklarazio ematen ereduko programaren zati bati, “Bertsolaritza Irakaskuntzan” eta “Bertso-eskolak” biltzen dituenari, hain zuzen, nagusiki hezkuntzara bideratuta dagoelako.

Halaber, interes sozialeko ereduko programa deklaratu dadin Nafarroako Moda Sortzaileen elkarteak aurkeztutako proposamenari dagokionez, ulertzen da ez dagokiola ereduko programa deklaratzea, baina bai aurkeztutako proiektua interes sozialeko deklaratzea, 2020ko ekainaren 30eko bukaera datarekin betiere.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta bere zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen honen I. eranskinean ageri diren kultur jarduerak eta proiektuak interes sozialeko deklaratzea.

2. Ebazpen honen II. eranskinean azaltzen diren kultur jardueren eta proiektuen ereduko programak interes sozialeko deklaratzea.

3. Ebazpen honen III. eranskinean ageri diren kultur jarduerak eta proiektuak interes sozialeko deklaratzea, 2020ko ekainaren 30eko bukaera datarekin betiere, eta ez ematea ereduko programaren izaera.

4. Proiektuak eta jarduerak gauzatzen diren bitartean bakarrik izanen du indarra interes sozialeko deklarazioak.

5. Interes sozialeko proiektuak eta jarduerak dituzten pertsona edo entitateak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22. artikuluak ezartzen dituen betebeharrei daude loturik, bai proiektuari, kultur jarduerari edo ereduko programari dagokionez, bai zerga administrazioari dagokionez.

6. Proiektua edo kultur jarduera interes sozialeko deklaratuta ere, onuradunek berdin-berdin eskuratu beharko dituzte hura gauzatzeko lizentzia, baimen edo komunikazioak, horiek ematea, zeinek bere eskumenen esparruan, beste erakunde batzuei dagokienean.

7. Interes sozialeko deklaratzen diren proiektuak eta kultur jarduerak Nafarroako Gobernuaren Atarian argitaratuko dira, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

8. Pertsona eta entitate onuradunek “Sello Mecna” anagrama erabiltzen ahalko dute beren komunikazio, aurkezpen, argitalpen eta dokumentuetan; betiere, zerikusia izan beharko dute interes sozialeko deklaraturik dauden proiektuekin, kultur jarduerekin edo ereduko programekin.

9. Ebazpen hau Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Zerga Ogasunera eta Kultur Mezenasgoaren Batzordera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

10. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko uztailaren 4an.– Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Dori López Jurío.

I. eranskina

Kultur jarduerak eta proiektuak

PERTSONA EDO ENTITATE ONURADUNA

PROIEKTUAREN IZENA

BUKAERA EGUNA

Navarra Cultural fundazioa

“Juicio Final” film laburra

2019/12/31

Raúl Madinabeitia Management y Producción SLU.

La Música de tu historia. Música y cerebro en comunidad Fase I y Fase II. Los acordes de la memoria

2020/03/25

Agoizko San Migel parrokia

Agoizko San Migel elizako portada zaharberritzea

2019/12/31

Larraungo erraldoi eta buruhandien konpartsa elkartea

Larraungo erraldoien eta buruhandien konpartsa

2020/07/01*

Aralarko San Migel santutegia

Santutegiak erantsia duen eraikina zaharberritzea

2020/12/31

“Buztintxuri” erraldoi eta buruhandien konpartsa

Buztintxuriko konpartsa txikia eta buruhandiak

2021/12/31*

Nafarroako almadiazainen kultur elkartea

Almadiaren museoa-Nafarroako almadiazainen kultur elkartea

2019/12/31

Arrosadiko Kultur Koordinakunde-Federazioa

La Motxuela aldizkaria

2020/07/01

Paz de Ziganda Ikastolako Helduen Abesbatza

Abestu gure Queen-Abesbatza eta banda kontzertuak Queen taldearen musikarekin

2020/04/25

Donald Francisco Navas Zeledón

“El Secreto de Martín” dokumentala

2020/07/30

Solax Company S. Microcoop.

Matrioskas, las niñas de la guerra (film luzea-dokumentala)

2020/12/31

Untzueko San Millán parrokia

Untzueko San Millán parrokiako erretaula zaharberritzea

2020/12/31

(*) Larraungo erraldoi eta buruhandien konpartsa elkarteak eta Buztintxuriko erraldoi eta buruhandien konpartsak aurkeztutako proiektuen kasuan, interes sozialeko deklarazioak figuren diseinuarekin eta eraikitzearekin lotutako zatia baizik ez du hartzen.

II. eranskina

Kultur jardueren eta proiektuen ereduko programak

PERTSONA EDO ENTITATE ONURADUNA

EREDUKO PROGRAMAREN IZENA

BUKAERA EGUNA

Nafarroako Bertsozale Elkartea

Bertsolaritzaren transmisioa eta sustapena Nafarroan

2021/12/31*

Gautxoriak Soul Club elkartea

Beltza Weekend jaialdia

2023/06/30

ADItech fundazioa

SciencEkaitza

2024/06/30

Iruñeko Jaiotzen Elkartea

Iruñeko Jaiotzen Elkartearen jarduera

2024/06/30

Erreniega Abesbatza

Kontzertuen urteko oinarrizko programazioa

2023/06/30

“Navarjota” Nafarroako Jotaren Elkartea

Nafarroako Jotaren lehiaketa ofiziala Burlatan

2023/06/30

Gayarre Antzokia udal fundazioa

Gayarre Antzokia udal fundazioaren jarduera

2024/06/30

ANDITEC elkartea

Navarra LAN Party

2024/06/30

NSK Neskak elkartea

NSK Neskak Blues Rock Festival

2021/12/31

DICTEL elkartea

Dibulgazio zientifiko eta teknologikorako proiektua Estellerrian

2024/06/30

(*) Nafarroako Bertsozale Elkarteak aurkeztutako “Bertsolaritzaren transmisioa eta sustapena Nafarroan” izeneko ereduko programari dagokionez, ez zaio interes sozialeko deklarazioa ematen ereduko programaren zati bati, “Bertsolaritza Irakaskuntzan” eta “Bertso-eskolak” biltzen dituenari, hain zuzen, nagusiki hezkuntzara bideratuta dagoelako.

III. eranskina

Kultur jarduerak eta proiektuak

PERTSONA EDO ENTITATE ONURADUNAREN IZENA

PROIEKTUAREN IZENA

BUKAERA EGUNA

Nafarroako Moda Sortzaileen Elkartea

Pasarela 948

2020/06/30

Iragarkiaren kodea: F1909316