151. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Interesdunen epatzea, Gizarte-Laneko erdi-mailako graduko tituludunen 60 lanpostuen gora jotzeko errekurtsoan

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2019ko maiatzaren 24an:

SRH 24-MAY-19 (22/EL).

«19-0570 gora jotzeko errekurtsoari buruzko idazkia eta agiriak jaso dira. Errekurtso hori Ana Fernandez Garayaldek jarri zuen Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean, Giza Baliabideen Zuzendaritza horrek 2019ko otsailaren 11ean emandako ebazpenaren kontra, zeinaren bidez ezesten baita Zuzendaritza beraren 2018ko urriaren 4ko ebazpenaren kontra jarritako berraztertzeko errekurtsoa (ebazpena Gizarte-Laneko tituludun postuaren 60 lanposturen lekualdatze-lehiaketari zegokion).

EBAZTEN DUT:

1.–Aipatu auzitegiari igortzea errekurtsoari buruzko udal espedientea, ebazpen honen hirugarren puntuan zehazten diren epatze-jakinarazpenekin batera.

2.–Jarritako errekurtsoari buruzko udal txosten edo alegazioak onestea, aipatu agiriekin batera igortzeko.

3.–Erabakia jakinaraztea espedientean interesdun gisa agertzen diren guztiei eta interesdunak epatzea hamar egun balioduneko epean ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian, Iturrama kalea 10 (sarbidea Ezkiroz kaletik).»

Iruñean, 2019ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1909037