151. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-EXT-23

2019ko ekainaren 26an, aldeetako batek eskatuta ireki zen ur aprobetxamendurako eskubidea amaitzeko espedientea, jarraian azaltzen diren ezaugarriak dituena, kontzesiodunek uko egin diotelako.

Ezaugarriak:

Titularrak: Alfredo Moreno Valencia, Esteban Moreno Valencia.

Xedea: putzuetako aprobetxamendua amaitzeko eskaera, uko egiteagatik.

Ibilgua: Dos Pozos - Bayunga, erretena (Aragoi ibaia).

Alderdia: Yerbago y Serna; poligonoa: 6; lurzatia: 5.

Udalerria: Caparroso (Nafarroa).

Batez besteko ur-emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean: 14,43 l/s.

Eskubidearen titulua: Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 1992ko otsailaren 4an emandako Ebazpena.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroaren C Ataleko 6. liburukiko 156. orrialdea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko uztailaren 16an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1910149