151. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-S-501

Grupo Aizaga SLk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Grupo Aizaga SL.

Xedea: gasolindegi bateko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Guliako erreka.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Itza (Nafarroa).

Gasolindegiko komunetako eta tabernako hondakin urek 660 m³-ko bolumena dute urtean, eta hobi septikoan eta iragazki biologikoan tratatuko dira. Hidrokarburoak izan ditzaketen euri urak, berriz, 1 klaseko hidrorkarburoen bereizgailuan tratatzen dira (iragazki koaleszenteaz eta obturazio automatikoaz hornitua); haien bolumena 240 m³-koa da urtean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko uztailaren 15ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1910123