151. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Ebazpena, Biodibertsitatearen eta Ingurumen Kalitatearen Zuzendaritza Nagusiak emana, “Muga Meategia (Nafarroa eta Aragoi)” proiektuari buruzko ingurumen eraginaren adierazpena egiten duena. SGEA/PCC/fjs/20150147

Ebazpen honen xede den proiektua Ingurumen Eraginaren Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskineko 2b atalean sartuta dago eta, hori dela eta, baimen administratiboa eman aurretik, haren ingurumen eraginaren ebaluazioa egin denez, lege horren 7.1.a artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da ingurumen eraginaren adierazpena egitea lege horren 41. artikuluarekin bat.

Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren oinarrizko egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 13ko 864/2018 Errege Dekretuaren 7.1.c) artikuluan ezarritakoarekin bat, Biodibertsitatearen eta Ingurumen Kalitatearen Zuzendaritza Nagusiari dagokio Estatuaren eskumeneko proiektuen ingurumen eraginaren ebaluaziorako prozedurak ebaztea.

Ebaluazioan kontuan hartu diren elementu nagusiak aztertzen ditu adierazpen honek: proiektuaren agiri teknikoa, ingurumen eraginaren azterketa, jendaurreko aldiaren eta egindako kontsulten emaitza, sustatzaileak aurkeztutako dokumentazio osagarria eta egindako kontsulta osagarriak.

SGEA/PCC/fjs/20150147 Ebazpena osorik jaitsi (PDFa).

Horrenbestez, zuzendaritza nagusi honek, Ingurumen Ebaluaziorako Zuzendariordetza Nagusiak egindako proposamena ikusirik, “Muga Meategia (Nafarroa eta Aragoi)” proiektuaren aldeko ingurumen eraginaren adierazpena egiten du, ingurumena eta baliabide naturalak behar bezala babestuta gelditzen direlako, baldin eta betetzen badira ebazpen honetan aipatzen diren baldintzak, ebaluazioaren ondorioz ezarriak.

Aditzera ematen da Ingurumen Ebaluazioari buruzko Legearen 41.3 artikuluarekin bat, eta jakinarazten zaio Trantsizio Ekologikorako Ministerioko Energia Politika eta Meatzeetarako Zuzendaritza Nagusiari, proiektua onesteko prozedurari erants diezaion.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 41.4 artikuluarekin bat, ingurumen eraginaren txostenaren aurka ezin izanen da errekurtsorik jarri, proiektua onesteko egintzaren aurka bide administratibo edo judizialean jar daitezkeenak galarazi gabe.

Madrilen, 2019ko maiatzaren 31n.–Biodibertsitatearen eta Ingurumen Kalitatearen zuzendari nagusia, Francisco Javier Cachón de Mesa.

ERANSKINA

Planoak: Kokalekua eta meatze aztarna eta lur azaleko instalazioak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: E1910196