151. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Zizur Nagusiko Musika Eskolako Patronatuaren 2019/2020 ikasturteko ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2019ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Zizur Nagusiko Musika Eskolako Patronatuaren 2019/2020 ikasturteko ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak.

Hasierako onespen hori 2019ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 24an, baita Zizur Nagusiko Udaleko iragarki-taulan ere, eta, argitaratzearekin batera, jendaurreko epea ireki zen.

Legez ezarritako jendaurreko epea iragan baita inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean datozen determinazioei jarraikiz, prezio publiko horiek behin betiko onetsitzat hartzen dira, eta argitara emanen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten.

ZIZUR NAGUSIAN ERROLDATUTAKO IKASLEAK

ZIZUR NAGUSIAN ERROLDATU
GABEKO IKASLEAK

Urteko kuota

Urteko kuota

Hastapena

4 eta 5 urte (ordu 1)

200,00 euro

300,00 euro

6 eta 7 urte (2 ordu)

354,00 euro

530,90 euro

MUSIKAKO IRAKASKUNTZA

Musika-tresna 1

606,80 euro

910,20 euro

2 musika-tresna

937,10 euro

1.405,65 euro

TALDEA BAKARRIK

91,20 euro

91,20 euro

Musika-informatikako ikastaroa:

–Musika Eskolan matrikulatutako ikasleak: 101,30 euro.

–Musika Eskolan matrikulatu gabeko ikasleak: 152,00 euro.

Ordainagiriak itzultzeagatik sorrarazitako gastuak kobratuko dira.

Zizur Nagusian, 2019ko uztailaren 11n.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1909463