151. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Hirigintza hitzarmena, Zurukuaingo 21. poligonoko 56. lurzatian. Hasierako onespena

2019ko uztailaren 4an, Deierriko Udalak hasiera batean onetsi zuen urte bereko maiatzaren 23ko hitzarmen proposamena, alkatearen eta Maitane Eraso Azconaren artekoa, hain zuzen ere Zurukuaingo UE ZUR 14. unitateko aprobetxamenduaren %10 eskudirutan ordaintzeko. Jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, eta Udaleko ediktuen taulan, nahi duenak azter dezan eta egokitzat jotzen diren alegazio edo oharrak aurkez daitezen.

Arizalan, 2019ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Eduardo Lezaun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L1909466