151. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Udalkideen ordainsariak

Vianako Udalak, 2019ko uztailaren 8an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Onestea hautetsiendako diru esleipena, xehetasun honekin:

–Zinegotziendako dietak osoko bilkuretara joateagatik: 80 euro gordin, osoko bilkura bakoitzera egiazki joateagatik.

Horrenbestez, erabaki hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honetako iragarki-taulan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Vianan, 2019ko uztailaren 10ean.–Alkate udalburua, Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1909471