151. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Kreditu bereziak, kreditu-gehigarriak eta kreditu transferentziak Udalaren 2019ko aurrekontu arruntean. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2019ko maiatzaren 24an egin osoko bilkuran, kreditu berezien, kreditu-gehigarrien eta kreditu transferentzien espedientea onetsi zuen Udalaren urte bereko aurrekontu arruntean; guztira, 210.233,26 euro dira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta baldintzei dagokienez. Aipatu lege testuaren 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, 2019ko ekainaren 14ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Udalak urte bereko maiatzaren 24an egin osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurrean edukirik Udalaren 2019ko aurrekontu arruntean kreditu bereziak, kreditu-gehigarriak eta kreditu transferentziak (210.233.26 euroko zenbatekoagatik) egiteko espedientea, epe horretan inolako alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsita gelditu da eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, argitara ematen da iragarkia, kapituluka laburturik:

Gastuen beheititzea:

A.–Eragiketa arruntak.

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 144.095,49 euro.

3.–Finantza-gastuak: 43.000,00 euro.

Gastuen beheititzea, guztira: 187.095,49 euro.

Gastuen goititzea:

A.–Eragiketa arruntak.

1.–Langileria gastuak: 142.504,30 euro.

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 67.728,96 euro.

Gastuen goititzea, guztira: 210.233,26 euro.

Diru-sarreren goititzea:

B.–Kapital eragiketak.

8.–Finantza-aktiboen gorabeherak: 23.137,77 euro.

Diru-sarreren goititzea, guztira: 23.137,77 euro.

Laburpena:

Gastuen beheititzea: 187.095,49 euro.

Gastuen goititzea: 210.233,26 euro.

Aldea: -23.137,77 euro.

Diru-sarreren goititzea: 23.137,77 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2019ko uztailaren 8an.–Ogasuneko zinegotzi delegatua, Irene Royo Ortín.

Iragarkiaren kodea: L1909465