151. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, Errege Magoen Desfilea elkartearekin 2019rako eginiko hitzarmenarena

Oharra: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke testu osoa (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 465264.

Alde batetik, María Garcia-Barberena Unzu, Iruñeko Udalaren izenean, indarreko legeriak ematen dizkion eskudantziak erabiliz.

Bestetik, Fernando Lizaur Gómez, Errege Magoen Desfilea elkartearen izenean (hemendik aurrera, pertsona edo entitate onuraduna), elkarteko lehendakaria den heinean.

Bi aldeek aitortzen diote elkarri gaitasun nahikoa hitzarmeneko betebeharrak hartzeko, eta, horretarako,

ADIERAZTEN DUTE:

Hitzarmen honen helburua da Iruñeko Udalaren aurrekontu indardunean ageri den dirulaguntza izenduna bideratzea eta ezartzea pertsonak edo entitate onuradunak zer baldintza eta konpromiso hartzen dituen.

Iruñeko Udalaren aurtengo aurrekontuan dirulaguntza izendun bat ezarri da Errege Magoen Desfilea elkartearentzat.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren (DLO) 22.2 artikuluak xedatzen du toki entitateen aurrekontuetan ezarritako dirulaguntza izendunak zuzenean eman daitezkeela, hitzarmenetan eta dirulaguntza horiek arautzen dituen araudian jasotako moduan. Halaber, 28. artikuluak ezartzen du hitzarmenak izanen direla ohiko tresna dirulaguntza horiek bideratzeko.

Bestalde, Iruñeko Udalaren Dirulaguntzen ordenantza orokorrak, 19. artikuluan eta hurrengoetan, arautzen du Udalaren aurrekontu orokorrean izendatuta ezarritako dirulaguntzak zuzenean emateko araubidea eta prozedura zein den.

Iruñean, 2019ko uztailaren 5ean.–Kultura eta Berdintasunerako zinegotzi ordezkaria, María Garcia-Barberena Unzu.

Iragarkiaren kodea: L1909427