151. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Aldaketa 2019ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Odietako Udalak, 2019ko uztailaren 3an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 2019ko ekitaldiko plantilla organikoa aldatzeko espedientea. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat heldu diren arauetan xedatuari jarraikiz, espedientea hamabortz egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erripan (Odieta), 2019ko uztailaren 3an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1909474