151. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2019ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 13an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat etorriz.

Kreditu berezia

Kreditu berezia Murillo el Frutoko argiteria publikoaren zati bat berritzeko inbertsioa finantzatzeko (1-1650-6190001 gastuen partida). Zenbatekoa: 40.000 euro.

Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa, guztira: 40.000 euro.

Murillo el Fruton, 2019ko uztailaren 5ean.–Alkate udalburua, Arancha Murillo Tanco.

Iragarkiaren kodea: L1909387