151. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Alkateordeen izendapena

Udal honetako Alkatetzak, gaurko egunean, ondotik hitzez hitz heldu den dekretua eman du:

Udalbatza 2019ko ekainaren 15eko osoko bilkura berezian eraturik eta, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20.1.a) artikuluan aurreikusiari jarraikiz, beharrezkoa delarik alkateordeak izendatzea.

Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluan, apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 22. artikuluan eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikuluan xedatuari jarraikiz.

HONAKO HAU EBATZI DUT:

1.–Honako zinegotzi hau alkateorde titular izendatzea:

Alkateordea: Lorea Lasarte Elizalde andrea.

2.–Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 47.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, izendatuari dagokio Alkatetza honen ordezko izatea egiteko guztietan, izendapen hurrenkeraren arabera, kargua hutsik edo alkatea kanpoan edo eri dagoenean, aldez aurretik eskuordeturik.

3.–Ebazpena izendatuari jakinaraztea, kargua onartzen ote duen azal dezan.

4.–Aipatutako izendapenaren iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta Udalaren iragarki oholean ikusgai jartzea.

5.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehenbiziko bilkuran.

6.–Izendapenak indar hartuko du ebazpen honen dataren biharamunean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Mugiron, Larraunen, 2019ko uztailaren 23an.–Alkatea, Mikel Huarte Martija jauna.

Iragarkiaren kodea: L1909796