151. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Alkatetzaren eskuordetzea herritik kanpo egoteagatik

53/2019 Ebazpena, Alkatetzak 2019ko uztailaren 5ean emana.

2019ko uztailaren 9tik 15era herritik kanpo izanen naizenez, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan (2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa) eta harekin bat datozenetan ezarritakoari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

1. 2019ko uztailaren 9tik 15era Reyes Gurrea Baigorrotegui Udaleko lehen alkateordea ariko da nire ordez alkate gisa dagozkidan eginkizunetan.

2. Ordezpenak iraupen mugatua izanen du, ni itzultzen naizenean bukatuko baita, hau da, 2019ko uztailaren 16an.

3. Ebazpen honen berri ematea lehen alkateordeari.

4. Ebazpen hau argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Eritzebeitin, 2019ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L1909482