151. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

426/2019 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Batxilergoko hezkuntza itunak aldatzea ebazten duena, 2019-2020 ikasturterako.

Martxoaren 26ko 159/2018 Ebazpenaren bidez (65. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 5ekoa), Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko mailetan hezkuntza itunen araubidea aplikatzeko arauak onetsi ziren, eta uztailaren 19ko 503/2018 Ebazpenaren bidez (146. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa), hezkuntza itun horiek onetsi ziren, lau urterako. Geroago, irailaren 17ko 637/2018 Ebazpenak luzatu zuen 2018-2019 ikasturterako.

Maiatzaren 22ko 232/2015 Ebazpenaren bidez (117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 18koa), hezkuntza itunak onetsi ziren, sei urterako Lehen Hezkuntzan, martxoaren 23ko 133/2015 Ebazpenak emandako arauei jarraikiz (63. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 1ekoa); ebazpen hori aurrerago irailaren 25eko 117/2015 Ebazpenaren bidez aldatu zen 2015-2016 ikasturterako. 2016-2017 ikasturterako, ekainaren 29ko 445/2016 Ebazpenaren bidez itundutako unitateak aldatu ziren (ebazpen hori 2016ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 8koan). 2017-2018 ikasturterako, uztailaren 31ko 649/2017 Ebazpenaren bidez itundutako unitateak aldatu ziren (ebazpen hori 2017ko 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 30ekoan), eta azkenik, 2018-2019 ikasturterako, ekainaren 28ko 461/2018 Ebazpenaren bidez itundutako unitateak aldatu ziren (ebazpen hori 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 17koan).

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren martxoaren 5eko 108/2019 Ebazpenaren bidez, arauak eman ziren Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Batxilergoan hezkuntza itunak aldatzeko, 2019-2020 ikasturterako.

Aurkeztu diren eskaerak eta alegazioak ikusirik, abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 46. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

1. Eranskinetan aipatzen diren ikastetxe pribatuekin Haur Hezkuntzako bigarren zikloari, Lehen Hezkuntzari eta Batxilergoari dagokienez egindako itunaren aldaketa onestea. 2019-2020 ikasturtetik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Batxilergoa ematen duten ikastetxeetan, unitateen ituna ordu komunei dagokien ratioa handitu gabe aurreikusi da (salbu eta Lizarrako Nuestra Señora del Puy ikastetxean, Mutiloako Luis Amigó ikastetxean eta Iruñeko Fundación Educativa Jesuitinas fundazioan, horiekin itundutako unitateak eranskinean adierazita baitaude), eta 2019ko iraileko matrikula erreala ikusi eta orduan eginen dira hezkuntza maila honetako itunaren ordu aldaketak, beharrezkoa bada.

3. Ebazpen honen bidez hezkuntza itunetan onetsi diren aldaketak eginbide baten bitartez formalizatuko dira; hura, alde batetik, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak izenpetuko du, eta, bestetik, ikastetxeetako titularrek edo behar bezala egiaztatutako legezko ordezkariak.

4. Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalak interesdunei jakinaraziko die aurreko puntuan aipatutako eginbidea sinatzera zein egun eta tokitan agertu behar duten.

5. Ebazpen hau jakinaraztea ikastetxe interesdunei. Ebazpen honen aurka ikastetxe interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

7. Honako hauei igortzea ebazpen hau eta eranskinak: Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuari, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari, Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari eta Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2019ko uztailaren 3an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

ERANSKINA

Haur Hezkuntzako itunen aldaketa. 2019-2020 ikasturtea

HERRIA

IKASTETXEA

UNITATE KOPURUA

2018/19

UNITATE KOPURUA

2019/2020

OHARRAK

Itunduak

Eskatutakoak

Onartutakoak

LIZARRA

SANTA ANA

5

6

6

ETXARRI ARANATZ

ANDRA MARI IKASTOLA

4

4

4

TAFALLA

GARCÉS DE LOS FAYOS

3

4

4

TUTERA

COMPAÑÍA DE MARÍA

11

12

12

VIANA

ERENTZUN IKASTOLA

3

3

3

26

29

29

Lehen Hezkuntzako itunen aldaketa. 2019-20120 ikasturtea

HERRIA

IKASTETXEA

UNITATE KOPURUA

2018/19

UNITATE KOPURUA

2019/2020

OHARRAK

Itunduak

Eskatutakoak

Onartutakoak

ABARTZUZA

ANDERAZKO ESKOLA JAINKOTIARRAK

1,5

(2)

ALTSASU

IÑIGO ARITZA IKASTOLA

8

8

8

BERA

LABIAGA IKASTOLA

5

6

6

BERA

SAGRADO CORAZÓN - JESUSEN BIHOTZA

4

5

4

(1)

BURLATA

IRABIA-IZAGA

32

32

32

LIZARRA

SANTA ANA

12

11

(1)

ETXARRI ARANATZ

ANDRA MARI IKASTOLA

12

11

11

(1)

IRUÑA

SANTA TERESA DE JESÚS

12

12

12

TAFALLA

GARCÉS DE LOS FAYOS IKASTOLA

10

9

9

(1)

TUTERA

COMPAÑÍA DE MARÍA

24

23

23

(1)

ATARRABIA

LA PRESENTACIÓN

9

8

(1)

129,5

106

124

(1) Itundutako unitate kopurua nahikoa da aurreko ikasturteetan ikastetxean eskolatutako ikasleek beren ikasketak buka ditzaten.

(2) Ikastetxeak jarduera utzi du.

Batxilergoko itunen aldaketa. 2019-2020 ikasturtea

HERRIA

IKASTETXEA

UNITATE KOPURUA

2018/19

UNITATE KOPURUA

2019/2020

OHARRAK

Itunduak

Eskatutakoak

Onartutakoak

BURLATA

IRABIA-IZAGA

5

6

6

ZIZUR TXIKIA

SAN FERMIN IKASTOLA

8

8

8

LIZARRA

PUYKO ANDRE MARIA

4

6

4

(1) (2) (3) (4)

MUTILOA

LUIS AMIGÓ

4

5

4

(1) (4)

IRUÑA

JESUITINAS HEZKUNTZA FUNDAZIOA

4

5 unit., edo 4 unit. + 26 h

4

(1) (2) (4)

IRUÑA

MIRAVALLES-EL REDÍN

9

10

SARRIGUREN

SANTA MARÍA LA REAL

8

8

8

ATARRABIA

PAZ DE ZIGANDA IKASTOLA

5

6

6

47

39

50

(1) Itundutako unitate kopurua nahikoa da aurreko ikasturteetan ikastetxean eskolatutako ikasleek beren ikasketak buka ditzaten.

(2) Itunekoez gain, astean 24 eskola ordu gehigarri onesten dira modalitateko irakasgaiak eskaintzeko lehen ikasmailan.

(3) Itunekoez gain, astean 24 eskola ordu gehigarri onesten dira modalitateko irakasgaiak eskaintzeko bigarren ikasmailan.

(4) 2019ko irailean benetako matrikula zein den ikusi eta gero, hitzarmena aldatuko da, hala behar izanez gero.

Iragarkiaren kodea: F1909227