151. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

2019ko aurrekontuaren 1. eta 2. aldaketak. Behin betiko onespena

2019ko aurrekontuan egin 1. eta 2. aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2019ko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 28an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1/2019 ALDAKETA

Kreditu berezia

Kontzeptua: diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 9.000 euro.

Goititzea gastuen aurrekontuan:

Partida: 1 920 626. Kontzeptua: ordenagailuak erostea eta antolakuntza informatikoa. Zenbatekoa: 9.000 euro.

2/2019 ALDAKETA

Kreditu berezia

Kontzeptua: diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 4.000 euro.

Goititzea gastuen aurrekontuan.

Partida: 1 338 633. Kontzeptua: puzgarriak araudi berriari egokitzea. Zenbatekoa: 4.000 euro.

Muetzen, 2019ko uztailaren 8an.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

Iragarkiaren kodea: L1909428